AMA GUADALUPEKOAK ZARAUZKO BANDERAREN BIGARREN JARDUNALDIA IRABAZI ZUEN
Arrauna

AMA GUADALUPEKOAK ZARAUZKO BANDERAREN BIGARREN JARDUNALDIA IRABAZI ZUEN

Atzoko estropadan garaile izan baziren ere, larunbateko denborak kontuan hartuta, Urdaibaiek eraman zuen Zarauzko Bandera

Asteburu honetan Zarauzko XLV. Bandera jokatu zen bi jardunalditan. Larunbatean Urdaibaiek egin zuen denborarik onena eta atzo berriz, Hondarribiak. Hala ere, bi eguneko denborak batuta, Urdaibaiek lortu zuen azken garaipena, Zarauzko Bandera bereganatuz eta sailkapenean bere lidergotza sendotuz.

Hondarribiako traineruaren lana bikaina izan zen asteburuan Zarautzen. Larunbatean bigarren sailkatu zen, 20:43,24ko denborarekin, Urdaibaien atzetik (20:39,88). Atzo berriz, hirugarren luze azkar bat egin zuen eta aurretik jarri zen beste traineruekin tartea irekiz. Indarra erakutsita, Hondarribiako Ama Guadalupekoak atzoko jardunaldia irabaztea lortu zuten, estropada 20:10,62ko denboran osatuz. Hala ere, Udaibaiek ez zuen bandera hain erraz utziko eta beraiek ere indarrari eutsiz bigarren amaitu zuten, Hondarribiatik 00,02 segundura soilik. Beraz, bi eguneko denborak kontuan hartuta, Urdaibaiek eraman zuen XLV. Zarauzko Bandera.

Datorren asteburuan, Galiziara bidaiatu beharko dute Hondarribitarrek, Ares eta Boirora hain zuzen ere, bertan jokatuko baitira abuztuko azken bi banderak. 

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika