Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
05 Ots, 2017
BIDASOA: Dejanovic, Crowley (1), Nonó (6), Kauldi (3), Borragán (4), Azkue, Popovic. Cavero, Vázquez, Martínez (2), Beltza, Zubiria, Muiña (2), Basaric (3), Lancina (3).
VILLA DE ARANDA: Ledo, Fernández (3), Moscariello (4), Sánchez (1), Bonaventure (3), Nantes (5), Iker Antonio (2). Bojicic, Moyano (3), Montserrat, Solenta, Megías (2), Goncalves, Torres, Amérigo (5), García.
MARKAGAILUA: 3-1, 4-4, 6-8, 8-9, 10-10, 11-11(atsedenaldia); 14-13, 16-16, 18-17, 19-19, 22-22, 24-23.
Garaipenarekin abiatu du Bidasoak Asobal Ligako bigarren itzulia. Villa de Aranda aurkari zuzena mendean hartu du Artalekun, gol bakar bateko abantailarekin. Ohiko izan dira amaiera estuak, denboraldian zehar, Irungo taldearentzat. Oraingoan ondo kudeatu du azken minutua, bi puntuak Artalekun gera zitezen. Bukaera izan da onena, gainerakoan, norgehiagokako eskubaloi maila kaskarra izan baita. Etengabeak izan dira huts egiteak eta erabaki okerrak, bi aldeetan.
Gorabeherak izan dira markagailuan, baina ihes egin ezinean ibili dira bi taldeak. Bigarren zatian zehar, Bidasoak izan ditu abantailak. 48.minutuan, ordea, aspaldiko partez markagailuan aurretik jartzea lortu du Arandak (18-19). Hutsartea eskatu du orduan Jacobo Cuétarak, partidaren kontrola berreskuratzeko asmoz. Oreka ezin hautsi jarraitu dute, hala ere, bi taldeek. Azken minutuaren atarian, beste hutsarte bat eskatu du etxeko entrenatzaileak, 23-23ko markagailuarekin. Erasoan Cristian Martínezek gola sartu du, berdinketa, behintzat, ziurtatzeko. Minutu erdiko erasoa prestatzeko hutsartea eskatu du Arandako entrenatzaileak. Baina Bidasoaren defentsak, Artalekuko zaleen laguntzaz, abantailari eustea lortu du. Sei puntuko errenta du orain talde bidasoarrak jaitsiera postuekiko.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...