AMIANO PILOTARIAK SASOI ONEAN DAUDELA ERAKUTSI DUTE

Unai Antiguako Txapelketako garailea izan da eta Iker Atxiki Pilota Eskolan entrenatzaile lanetan ibiliko da

Unai eta Iker Amiano pilotariak uda betea izan dute bertze behin. Iker erakustaldiak jokatzen ibili da Errioxa aldean eta Unaiek berriz, bertze garaipen garrantzitsu bat eskuratu du. Izan ere, Antton Apezetxearekin batera, Antiguako Txapelketako garaile izan da, amateur mailan irabazten ahal den lehiaketarik garrantzitsuenetarikoa.

Etorkizun handiko bi pilotari ditu Irunek, Unai eta Iker Amiano anaiak, eta izendapen hau handi gelditzen ez zaiela erakutsi dute bertze behin uda honetan. Unaiek hainbat txapel irabazi ditu azken hilabeteetan, baina berak gehien nabarmendu nahi izan duena eskuratu duen azkenekoa izan da. Pilotari gazteak Antiguako Txapelketa bereganatu du, azken edizioetan eskura izan duena, baina inoiz irabazita ez zuena. Antton Apezetxearekin bikote eginda, Jorge Fernandez eta Aratz Olidenen kontra aritu zen eta finala poltsikoratzeko gai izan ziren. Garaipen hau momentuz lortu duen garrantzitsuena dela ere erran du Unaiek, ospe handia duen txapelketa delako.

Ikerrek, bere aldetik, erakustaldiak egiten pasatu du uda. Errioxatik ibili da, hango herrietako bestetako egitarauetan ohikoak diren pilota partidak jokatzen. Kirol hau ezagutaratzeko eta zaleak erakartzeko helburuarekin egiten dira horrelako erakustaldiak eta dagoeneko eurek ere herri horietan izen bat dutela nabaritu dute. Erreferentea izatea lortu du Errioxan, baina bere herrian oraindik ere errekonozimendu hori falta du, pilotak bere txokoa galdu duelako azken urteetan. Hala ere, ahaleginak egiten ari dira Irunen hau berreskuratzeko eta horretarako, Atxiki Pilota Eskola sortu zuten pasa den otsailean. Hain zuzen ere, Iker izanen da bertan, ttikien entrenamenduak gidatzen, eta hori garrantzitsua izanen da bai pilotariarentzat, baita eskolan parte hartzen dutenentzat ere. Haurrentzat Iker bezalako erreferenteak ondoan edukitzea inportantea izanen da, pilotan segitzeko eta berriz ere pilotak bere lekua hartzeko Irunen.

Hemendik aitzinera, bi anaiek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, Tolosako klubarekin, eta urtarrilean, Espainiako Txapelketetara joanen dira Errioxako Baños de Río Tobía-ko klubarekin. 

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika