Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
05 Eka, 2021
Aurten 10 neurketa jokatu dituen erdilari oreretarrak Aitor Zulaikaren planetan errepikatuko du, Errealak utzita arituko da Irunen.
Aurtengo denboraldian behar bezain beste jokatu ez duen arren, Aitor Zulaikaren gustoko erdilaria da Anatz Elizondo. Aurreko urtearen antzera, Errealak utzita arituko da talde txuri-beltzean. Errealean jokatu aurretik, Elizondo Real Unioneko harrobitik igaro zen, ondo ezagutzen ditu Stadium Galeko zelaiak eta barruan darama talde txuri-beltzaren DNA.
Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin 10 izan dira aurten jokatu ahal izan dituen neurketak. Denboraldi hasieran min hartu zuen eta denbora luzez min hartuta egon ostean, denboraldiko azken norgehiagoketan hamaikakoetako parte izan zen. Aitor Zulaikak Elizondo erabili zezakeen abagune bakoitzean Elizondo hasierako hamaikakoan kokatzen zuela nabarmendu beharra dago. Orotara, sasoiko lehenn fasean 7 neurketa jokatu zituen; bigarrenean, berriz, 3 besterik ez.
21 urte ditu Elizondok eta Errealeko maila eta talde guztietatik igaro da. Horrez gain, 16 urtez azpiko Euskal Herriko eta Espainiako selekzioekin aritutakoa ere bada.
Anatz Elizondoren lagapen berri honekin, gaur egun, Real Unionek bederatzi jokalari ditu kontratupean: Anatz Elizondo, Mario Capelete, Gorka Kijera, Jon Irazustabarrena, Patrick Sequeira, Ekhi Bravo, Ivan Perez, Gexan Elosegi eta Alain Oyarzun.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...