Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
29 Eka, 2021
C.D. Bidasoak Ander Ugarte eta Adrian Fernandezekin akordioa erdietsi du hurrengo bi denboralditan piboteak eta erdilariak talde irundarrean joka dezaten; Victor Rodriguezezk urte baterako sinatu du.
Hirurak Atletico Recoletas Valladolidetik fitxatu ditu Bidasoak. Ander Ugarteren kasuan, Kirol ibilbidea Irunen hasi ondoren, Reale Ademar León taldearekin debutatu zuen ASOBAL Ligan, Jordi Riberaren aginduetara, gaur egungo entrenatzaile bidasotarra, Jacobo Cuétara, laguntzaile zuelarik. Leónen bertan debutatu zuen Champions League-n, bere ibilbidea Antequera, Bidasoa Irun, Bada Huesca, Helvetia Anaitasuna eta Recoletas Atlético Valladoliden jarraitu aurretik. Maila gorenean hamar denboraldi daramatza, eta 247 partida jokatu ditu Sacyr Asobal Ligan, 708 gol sartu dituelarik.
Adrian Fernandez erdilariak jaioterriko Bosco de los Salesianos Kirol Taldean hasi zen eskubaloian, eta Atlética Avilesina klubetik igaro ondoren, Gijón Jovellanosek fitxatu zuen. Lehen urtean, ASOBAL Ligara igo zen, eta goi mailan 19 urterekin egin zuen debuta (2013/2014 eta 2014/2015). 2016/2017 denboraldian BM. Villa de Arandan jokatu zuen, hurrengo urtean Recoletas Atlético Valladolidera joan baino lehen. Sacyr ASOBAL Ligan 169 neurketa jokatu eta 574 gol sartu ditu.
Azkenik, Victor Rodriguez ezker alboan jokatzen duen jokalaria da. Eskubaloian jokatzen hasi zen Vigoko Coia auzoko Balonmán Sei do Nadal klubean eta 2013an Teucrok fitxatu zuen, non hiru urtez egon zen Recoletas Atlético Valladoliden 2016/2017 denboraldian sartu aurretik. Sacyr ASOBAL Ligan 167 neurketa jokatu ditu 6 denboralditan, eta 376 gol sartu ditu.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...