ANDER UGARTEK ESKUBALOIA UTZIKO DU
Eskubaloia

ANDER UGARTEK ESKUBALOIA UTZIKO DU

2022/2023ko denboraldia bukatuta, jokalari irundarrak ere bere ibilbide profesionalari agur erranen dio

Bidasoa Klubak jakitera eman duenez, Ander Ugartek eskubaloia utziko du 2022/2023ko denboraldia bukatzen denean. 13 urterekin hasi zen jokalari irundarra Bidasoan eta bertan ere emanen dio bukaera bere ibilbide profesionalari.

Bere hiriko klubean eman zituen eskubaloian lehen pausuak Ander Ugartek. Hortik Ademar Leonera jauzi egin zuen 2008ko udan, eta bertan debutatu zuen maila gorenean Jordi Riberaren erranetara. Orduan Jacobo Cuetararen laguntza zuen Riberak. Txapeldunen Ligan ere debuta egin zuen Ugartek Ademar Leonek eta gero, Antequeran, Bidasoa Irunen, Bada Huescan, Helvetia Anaitasunan eta Recoletas Atletic Valladoliden aritu zen.

Espainiako selekzioarekin ere ibilia da jokalari irundarra, gazte eta junior mailetan, 86 partida jokatuta eta 152 gol sartuta horietan. Plenitude ASOBAL Ligan berriz, 291 neurketa jokatu ditu guztira hamabi denboraldietan, eta 794 gol sartu ditu, 2,73 bataz bertzean. Abanca Ademar Leonekin EHF Champions League txapelketa jokatu zuen eta EHF European Leaguean ibili zen Bada Huesca taldearekin, Helvetia Anaitasunarekin eta baita Bidasoarekin ere. Azken honekin 19 partida jokatu ditu guztira era 40 gol sartu.

Ander Ugartek berak adierazi duenez, bere bizitzako “etapa polit eta garrantzitsu bati agur errateko momentua iritsi da”. Azken denboraldi honetan eskubaloia utziko du irundarrak eta urte guzti hauen ondoren, “esker oneko hitzak” ditu soilik, kirol honek asko eman baitio Ugarteri: “Eskubaloiak gaur egun dudan guztia eman dit: lagun handiak, leku eta herrialde asko ezagutzeko aukera eta esperientzia eta momentu ahaztezinak. Hala ere, bizitzak aurrera egiten du eta erronka pertsonal eta profesional berrien momentua da”.

Eskubaloia uzteko leku hoberena Bidasoa dela ere azpimarratu du Ugartek: “Kapitulu hau ixteko lekurik onena Bidasoa da, nire etxean, nire ingurukoekin eta nire klubean. Talde honek hazten ikusi dit eta poztasun asko eman dizkit”. Honen harira, eskerrak eman nahi izan dizkio “klubari eta pasatu naizen bertze talde guztiei ere”. Gainera, “taldekideak eta entrenatzaile guztiak” eskertu nahi izan ditu, “hauek izan baitira ibilbide luze hau eramangarriagoa egin dutenak”. Azkenik, bere familia eta lagunak ere eskertu ditu irundarrak: “Eskerrak nire bikoteari, gurasoei eta lagunei. Baldintzarik gabeko laguntza eman didate momentu on eta txarretan”.

Bigarren itzuliari begira, oraindik “erronka zoragarriak” gelditzen direla aipatu du Ander Ugartek eta dena emanen dutela “aurtengo helburuak lortzeko eta gure mailarik onena emateko”. “Gora Bidasoa!” erraten bukatu du jokalari irundarrak.

(Argazkia: Laechler)

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika