Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean
Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...
04 Mai, 2023
Aimar Modenesek eta Alex Aranak ere garaipena eskuratu zuten maila berean
Santiagotarrak-Urbycolan taldeko piraguistek Muiñosen (Galizia) ospatu zen Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketan parte hartu zuten pasa den asteburuan. Klubak, orokorrean, seigarren postua eskuratu zuen sailkapenean, tartean jubenil mailako K-2an Ane Amostegik eta Maite Gorrotxategik eta Aimar Modenesek eta Alex Aranak eskuratutako urrezko dominei esker.
Emaitza onak lortuta bueltatu ziren Irungo piraguistak Muiñosetik etxera, urrezko bi domina izanik lorpen garrantzitsuenak. Alde batetik, Ane Amostegi eta Maite Gorrotxategi garaile suertatu ziren jubenil mailako K-2 kategorian. Maila berean, Aimar Modenesek eta Alex Aranak ere urrezko domina irabazi zuten. Horiez gain, Beñat Arsuaga laugarren izan zen 23 urtez azpiko kategorian. Oihan Arrondo eta Jon Cecilia seigarren sailkatu ziren jubenil mailan eta, azkenik, kadete mailan, Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana bostgarren izan ziren.
Slalomeko eta Kayak Krosseko Espainiako Kopak
Ur bizietako piraguistek ere Slalomeko hirugarren Espainiako Kopa eta Kayak Krosseko bigarren Espainiako Kopa jokatu zuten pasa den asteburuan Pauen. Zehazki, absolutuak, juniorrak eta 23 urtez azpikoak izan ziren bertan, nazionaletarako azken sailkapen froga jokatzen.
Slalomean, 22 kirolari ureratu ziren, emaitza onak lortuta. Klara Olazabalek bigarren postua eskuratu zuen C1 absolutuan. Izar Garciak ere zilarrezko domina irabazi zuen C1 juniorrean. Azkenik, Aitor Iriondok urrezko eta brontzezko dominak lortu zituen K1ean. Klubak hirugarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.
Kayak Krossean berriz, 16 piraguistek parte hartu zuten. Ainara Azanzak zilarrezko domina golkoratu zuen juniorretan, baita Klara Olazabalek ere absolutu mailan. Horrez gain, gizonezkoen junior mailan podiuma bete zuen Santiagotarrak-ek. Javier Arruabarrena, Lauren Lacabanne eta Unai Santacruz igan ziren podiumera, lehen, bigarren eta hirugarren postuan hurrenez hurren. Modalitate honetan, kluba bigarren postuan sailkatu zen.
Maiatzeko lehen asteburuko hitzorduak
Hil honetako lehen hitzorduak ere markatuak ditu Santiagotarrak klubak. Hain zuzen ere, hiru txapelketa izanen ditu begiz jota hilaren 6an eta 7an. Bi egun horietan, aulki mugikorreko arraunlariak Libournen izanen dira Nazioarteko Estropada jokatzen. Guztira 52 arraunlari ureratuko dira bertan. Larunbatean ere, maiatzaren 6an, ur lasaietako sailak Gipuzkoako eskolarteko txapelketa jokatuko du Bidasoan. Azkenik, igandean (maiatzaren 7an), ur bizietako piraguistak ere etxean arituko dira Gipuzkoako eskolarteko txapelketa lehiatzen. Klubeko 25 kirolarik parte hartuko dute azken honetan.
Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean
Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...
Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben artean
Santiagotarrak taldeko kadete...
Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak
Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako...
Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen
Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...