ARBE-LOPEZ GAILENDU ZIREN JOSTALDIN

Hiru set behar izan zituzten (15-7, 6-15, 5-3) Erkiaga-Etcheto bikotea garaitu eta Jai Alive World Tourreko Hondarribia Grand Slam Txapelketa bereganatzeko.

Arbe eta Lopezek jantzi zituzten Jai Alive World Tourreko Hondarribia Grand Slamean banatu ziren txapelak. Hiru setean, 15-7, 6-15 eta 5-3, irabazi zioten Erkiaga-Etcheto bikoteari; hain zuzen ere, nahiz eta ez irabazi, bigarren bikote honek ere sekulako ikusgarritasuna eman zioten norgehiagokari.

Gozatu ederra hartu zuten bertaratutakoek neurketan zehar ikusi ahal izan ziren tanto landuekin, Jostaldi pilotalekutik 500 jarraitzailek baino gehiagok jarraitu zuten bertatik bertara Hondarribia Grand Slameko finala,

Erkiaga-Etcheto bikoteak ez zuen ondo ekin neurketa, hotz sartu ziren pilotalekura. Arbe-Lopez ohartu ziren, bizkortasuna eman zioten partiduari eta lehen seta bereganatu zuten (15-7).

Bigarren setean, aldiz, Erkiagak hartu zuen neurketako agintea, lehen koadroetatik tanto bikainak egiten hasi zen eta bigarren seteko puntua eskuratu zuten (6-15). Bigarren set honetan Erkiagak eginiko lana benetan bikaina izan zen, hainbatetan altsarazi zuen zalegoa beren eserlekuetatik.

Ordubete baino gehiago lehian zeramatzatela, kale edo baleko setera heldu ziren bi bikoteak. Arbe-Lopez 3-0 aurreratu ziren erabakigarria zen azken setean, Erkiaga-Etcheto 4-3 markagailura hurbildu ziren, baina ezin izan zuten aldea irauli eta gorriz jantzita jokatu zuen bikoteak erdietsi zuen garaipena (5-3). 

AGURTZANE BERASTEGI ETA LOIOLA ZUAZU NAGUSITU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAN

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako IX. Emakume Pala Txapelketaren finala ospatu zen asteburuan Jostaldin

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika