ARBE-LOPEZEK ETA ERKIAGA-ETCHETOK JOKATUKO DUTE HONDARRIBIA GRAND SLAMEKO FINALA

Goiko-Aimarren eta Beaskoetxea-Zabalaren aurka nagusitu eta zesta puntako txapelketako finala jokatuko dute.

Aurreikus zitekeena ez zen gauzatu. Hondarribia Grand Slama irabazteko faboritko nagusiak ziren Goiko eta Aimar bikotea txapelketatik at geratu ziren, Arbe eta Lopezek garaitu zituzten. Beste final-erdian, Beaskoetxea-Zabalak ezin izan zuten udaran zehar bikain aritu den Erkiaga eta bere atzelaria Etcheto garaitu.

Lehen partidan, ligaxkako bi neurketak irabazi zituen Goikoetxea-Aimar bikoteak ez zuten euren eguna izan eta 0-2 galdu zuten Arbe-Lopezen aurka (9-15 eta 5-15). Lehen seta berehala hautsi zuten Arbe-Lopezek eta 3-10etik aurrera ia erabakita zegoen norgehiagoka. Azken txanpa horretan Goikoetxeak arriskatu egin zuen eta merezimenduzko tanto batzuk lortu zituen, baina ez du markagailua iraultzeko betarik izan. Bigarren seta oraindik eta argiagoa izan zen, partidaren bilakaera markatu zuen 1-8ko emaitzarekin. Lopez oso seguru agertu zen atzealdean eta Arbek aurrean tanto bikainak egin zituen.

Bigarren partida parekatuagoa zirudien. Bi setetan erabaki den arren, Erkiaga-Etcheto eta Beaskoetxea-Zabalaren arteko lehia tanto askora joan da. Lehen setean, Erkiaga-Etchetok lau tantoko hainbat abantaila izan zituzten, azkena 6-10ekoan. Edonola ere, Beaskoetxea-Zabalak markagailua irauli zuten, 13-12 kokatu ziren eta seta eraman zezaketeela zirudien, baina Erkiaga izan zen seta erabakitzen jakin zuena. Bigarren setean, urdinek erdietsi zuten errenta maximoa, bi tantoka. Oso parekatua izan zen norgehiagoka eta amaiera ez zen bestelakoa izan, 13-12tik 13-15era igaro ziren Erkiaga eta Etcheto.

AGURTZANE BERASTEGI ETA LOIOLA ZUAZU NAGUSITU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAN

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako IX. Emakume Pala Txapelketaren finala ospatu zen asteburuan Jostaldin

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika