ARETO FUTBOLEKO BIGARREN TXAPELKETA ANTOLATU DU IRUN FUTSAL TALDEAK
Futbola

ARETO FUTBOLEKO BIGARREN TXAPELKETA ANTOLATU DU IRUN FUTSAL TALDEAK

Martxoaren 26an eta 27an ospatuko da Uranzu frontoian eta guztira, 16 talde arituko dira lehian

Irun Futsal Gabarrari taldeak areto futboleko txapelketaren bigarren edizioa antolatu du martxoaren 26 eta 27rako, Uranzu frontoian. Guztira, 16 talde onartuko dituzte txapelketan eta parte hartzeko, izena eman beharko da aitzinetik.

Areto futboleko txapelketaren bigarren edizioa antolatu du Irungo Futsal Gabarrari taldeak. Martxoaren 26an eta 27an ospatuko da, Uranzu frontoian eta guztira, 16 taldek hartu dute parte. Lehiaketan parte hartzeko, baldintzak batzuk bete beharko dituzte taldeek: 15 urtetik goiti edukitzea eta 7 eta 10 jokalarien arteko taldeak osatzea, nahiz eta lau jokalari eta atezaina ariko diren aldi berean kantxan. Talde bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko eta antolatzaileek arau guztiak errespetatzea eskatu dute.

Txapelketak bi fase izanen ditu, taldekakoa eta azken fasea. Martxoaren 26an 9:00etan hasiko da lehiaketa, 14:00ak arte eta biharamunean, martxoaren 27an, goizez eta arratsaldez ariko dira (9:00-14:00/15:00-21:00). Txapelketako irabazleek sariak izanen dituzte, txapelketako babesleek emandakoak.

Izena emateko hiru aukera daude: @irunfutsal instagram kontura idaztea, irunfutsal@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaltzea edota 653 72 62 49 telefono zenbakira deitzea. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika