“ARTALEKUREN BABESA GARRANTZITSUA IZANGO DA BIHAR”
Eskubaloia

“ARTALEKUREN BABESA GARRANTZITSUA IZANGO DA BIHAR”

Euskal Herriko derbiarekin, Anaitasunaren aurkako neurketarekin, irekiko du 2021-2022 Sacyr Asobal denboraldia C.D. Bidasoak, bihar, 20:00etan, Artalekun.

Ba al dago denboraldiari hasiera emateko modu hoberik derbi batekin baino? Bai, etxean jokatzea eta talde irundarraren zaleak Sacyr Asobal Ligara itzultzea. C.D. Bidasoa eta Anaitasuna arituko dira nor baino nor gehiago eta Jacobo Cuetarak neurketa “borrokatua” espero duen arren, taldeak Artalekuren babesa sentitzeko gogoak dituela eta “faktore erabakigarria” izan daitekeela uste du.

Denboraldi-aurrean elkar neurtu zituzten indarrak Irun eta Iruñako taldeak. Orduan, aise, C.D. Bidasoak 32-21 mendean hartu zuen Anaitasuna Egiako Txapelketa Internazionalean. Halere, lagunarteko hura errepikatzea zaila izango dela uste du Jacobo Cuetarak, “erreferentzia taktikoak eta estrategikoak ezagutzeko baliatu genuen partidu hura, baina inolaz ere ez da Egiako tankerako neurketa izango biharkoa”.

Talde irundarrari dagokionez, “talde osatua” dela eta eskubaloi “dinamikoa eta defentsa ezberdinak planteatzen dituela” azaldu du Cuetarak. Neurketa guztiak borrokatzen dituen taldea da Anaitasuna eta pasa den sasoian sailkapeneko goialdean zeuden taldeek estutasunak igaro zituzten garaitzeko. “Aurreko denboraldian bi neurketa berdindu jokatu genituen eta lanari esker birritan irabazi genituen”, gehitu du C.D. Bidasoaren entrenatzaileak.

Bidasoa azkarragoa.

Udaran zehar lau fitxaketa gauzatu ditu Bidasoak: Ander Ugarte, Victor Rodriguez, Adrian Fernandez eta Dariel Garcia. Cuetararen aburuz, “sistemara ondo egokitu diren eta Asobal Liga ondo ezagutzen duten jokalariak dira eta euren ibilbidean aurrerapausua emateko gogoz daude”. Aurreko denboraldiak alderatuta, denborak moldatuko du C.D. Bidasoaren jokatzeko ere, beti ere, azken urteetako bide bera jarraituz: “jokalari berriek erritmo altuago batean jokatzea baimenduko digute, aurreko sasoiko defentsa-maila mantenduz gero, C.D. Bidasoa azkarrago bat izan daiteke aurtengo denboraldikoa”.

Denboraldi-aurrearekin pozik.

Taldeak denboraldi-aurrean entrenamenduetan eta norgehiagoketan egin duen lanarekin “oso pozik” azaldu da Cuetara. Dena den, lagunartekoetan erdietsitako garaipen eta emaitzek denboraldiak gertatu litekeenaren irudikapena ez dela izango ohartarazi du: “hobe da emaitza onak eskuratuta denboraldi berria ekitea, baina ez dizu ezer ziurtatzen. Denboraldiko lehen jardunaldiak beti dira arraroak, akatsak ugaritu egiten dira eta garrantzitsuena bi puntuak aurrera ateratzea izaten ohi da”.

Denboraldi ofizialaren aurretik C.D. Bidasoak jokatu dituen zortzi lagunartekoetan jokalariek erakutsi duten lehiakortasun maila nabarmendu nahi izan du teknikari asturiarrak: “garrantzitsuak diren min hartutako jokalariak izan ditugu eta errotazio asko egin dugu. Partidu askotxo jokatu ditugu eta esfortzua ondo dosifikatzen jakin dugulakoan nago. Hori kontuan izanik, HBC Nantesen aurkako neurketaz gain, gainontzekoetan maila eman dugula eta lehiakorrak izan garela uste dut”.

Gazteek aurrerapausua.

C.D. Bidasoarekin lanean ari diren gazteen lanarekin “oso harro” dagoela adierazi du Cuetarak. Lehen taldearen dinamikan ondo murgildu dira eta taldearekin batera, maila eta jokatzeko garrantzitsuak diren kontzeptuak asko hobetu dituzte. Hoberantz egin dute, abiada handituta, baina perspektiba ezin da galdu, “kalitatea eskaintzen digute entrenamenduetan, partiduetan lagungarriak dira, baina gaur egun 1.Nazional mailara igoberri diren jokalariak dira. Ezin diegu beharrezkoa baino zama handiago jarri haien bizkarretan”, dio C.D. Bidasoaren entrenatzaileak.

Lehen bi jardunaldiekin tentuz. 

Cuetara oso zuhur hitz egin du denboraldi hasieraz. Anaitasunaren aurkako lehen jardunaldirako lehen taldeko hamabi jokalari izango ditu prest, horietatik bi atezainak direnak. Bigarren taldeko Julen Urruzola, Julen Mujika, Eneko Furundarena eta Gorka Nieto igoaraziko ditu denboraldiko lehen deialdia osatzeko. Lau jokalari berrirekin eta harrobiko beste hainbesterekin aurre egingo dio talde irundarrak Anaitasunari; horregatik, zertxo bait zalantzati da Cuetara: “gure sistemak buruz dakizkiten bi jokalari garrantzitsu ez dira osatu eta jokalari berriek zama handia izango dute neurketan. Ikusi beharko dugu horien errendimendua nolakoa den lehen neurketa ofizialean. Hilabete bat besterik ez dituzte nire sistemak landu, askotan denboraldia iristen denean konturatzen gara edukiak ez daudela behar bezala barneratuta eta agian denbora gehiago beharko dute kokatzeko”.

14 jokalarirekin hankamotz. 

Jacobo Cuetara gehien kezkatzen duen alderdietako bat aurten profesional fitxa izango duten jokalari kopurua da. Datuak aipatu ditu, “Championsen lehiatu ginen urtean 17 fitxa genituen eta orain 14 izango ditugu. Lehen lerroko zazpi jokalari genituen, urten 4. Lau defentsa erdilari genituen, orain bi”. Handikap larritzat jo du honako alderdi hau. 

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT
Eskubaloia

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT

Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun

CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”

Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika