ASKO BORROKATUTA, PUNTUAK PATRIKAN
Eskubaloia

ASKO BORROKATUTA, PUNTUAK PATRIKAN

Neurketa trabatu eta trakets batean, bigarren zatiko bi minutu nahikoak izan zaizkio C.D. Bidasoari lau goleko errenta hartu eta Unicaja Banco Sinfín 28-25 mendean hartzeko.

Zenbat gerra C.D. Bidasoa eta Unicaja Banco Sinfinen artean. Zenbat lehia, batzuetan horien aldera erori dena eta, besteetan, kantabriarrek bereganatu dutena. Aurreikus zitekeen bezala, Sinfín ez da Artalekura egun pasa etorri eta lehen minututik neurketa lehiatu du. Hain zuzen ere, lehen parztiala bere aldekoa izan da (2-3, 5.minutuan). Azkar irauli du markagailua C.D. Bidasoak, Zabalaren kontraerasoek arnasa eman eta 5-4 jarri dute aurretik talde irundarra. C.D. Bidasoaren aldeko lehen zatiko errenta nagusia 18.minutuan iritsi da, Mujikak eta Dariel Garcial Herrero Lonen golari erantzuna eman diote eta hiru goleko aldea hartu du (8-5). Ledoren geldiketa ikusgarri baten ostean iritsi da Leo Renauden lehen gola. Hirugarrenez itzuli da gaur Artalekura eta defentsan zein erasoan bere gaitasunak erakutsi ditu.

Azken hamar minutuetan, C.D. Bidasoak lau goleko aldea ere eskuratu du (10-6), baina Herrero Lon, Ramiro Martinez eta David Rocaren golek abantaila minimora itzuli dute markagailua (10-9). Nahiz eta jokoan zailtasunak izan, etxeko taldeak Salinasek gerri-jaurtiketa bidez azken segunduan erdietsi duen golarekin 12-10 aurretik joan da atsedenaldira.

Penalti puntutik Adrian Fernandezek gauzatutako golarekin hasi da bigarren zatia (13-10). Lehen zatian ondo defendatuta izan den arren, Herrero Lonek Sinfinen lehen bi golak egin eta 13-12 hurbildu du talde kantabriarra. 16-16 berdintzeko gai izan da Sinfín, C.D. Bidasoak hainbat akats egin ditu erasoan, horrek ahalbidetu du Sinfín partidua Artalekun irabaz zezakeela pentsatzera. Hutsartea eskatu du Jacobo Cueterak, zailtasunak ekidin nahi zituen; izan ere, Sacyr Asobal Ligako berdintasunari ohore egin diote bi taldeek gaur ere. Baliotsuak izan dira teknikari asturiarraren gomendioak, minitu bakar batean Caveroren, Nietoren eta Dariel golek 22-18 ezarri baitute markagailuan. Azken honek birritan zulatu du Guitarten atea, defentsan zein erasoan ondo aritu da kubatarra. Etxeko taldearen erreakzioa sekulakoa izan da, denbora gutxian Victor Montesinos bi hutsarte eskatzera behartu dute.

Beste behin, Xoan Ledoren lana zoragarria izan da, galiziarraren geldituek (12) mantendu dute C.D. Bidasoa abantailan. Norgehiagokako azken mintuetan sartuta, talde irundarrak eskuratu duen lau goleko errenta erabakigarria izan da. Edonola ere, talde kantabriarrak ez du azken hitza esan eta berriro 23-21 hurbildu da. Denbora kontua izan da C.D. Bidasoak zuen abantaila berreskuratzea, eta azken bost minutuetan lortu du. Dariel Garciak eta Caverok, talde irundarraren eguneko bi goleatzaile nagusiak, lasaitasuna ezarri dute Artalekura bertaratu diren 972 zaleen gorputzetan. Azkenean, C.D. Bidasoak bi puntu borrokatu erdietsi ditu (28-25).

Fitxa teknikoa

28 - Bidasoa Irun (12+16): Ledo, Cavero (4), Salinas (4), Tesoriere, Francisco da Silva, Rodríguez (2), Zabala (4); Sierra, Ugarte, Aginagalde (2), Mujika (2), Renaud-David (1), Nieto (2), García (4), Fernández (3).

25 - Unicaja Banco Sinfín (10+15): Sánchez, Castro (3), Zungri (4), Blázquez, Herrero-Lon (6), Pla (3), Cruz (1); Guitart, Muñiz (2), Lastra, Alonso, Martínez (3), Basualdo, Roca (3).

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika