ASOBAL LIGA ARTALEKURA BUELTATUKO DA BIHAR
Eskubaloia

ASOBAL LIGA ARTALEKURA BUELTATUKO DA BIHAR

Bidasoak bihar BM Huesca jaso beharko du etxean, denboraldiko 14. jardunaldia berreskuratzeko asmoarekin

Bidasoak bihar arratsaldean jokatuko du neurketa berri bat Artalekun. Oraingo honetan Sacyr Asobal Ligako jardunaldia izango da, BM Huesca taldearen aurka. Norgehiagoka hau, abenduaren 5ean ospatu beharreko partida zen, baina orduan bertan behera gelditu zen Covid kasuak zirela eta. Beraz, jardunaldi hau berreskuratzeko asmoarekin, Aragoikoak Irunen egongo dira bihar 20:15ean.

Jacobo Cuetarak partida honen aurreko prentsaurrekoan aipatu duenez, “gure egutegia kolapsatzen ari da, eta nekea nabaria da. Hala ere, taldea maila ona erakusten ari da. Jokalari gazteek kalitatezko txandakatzeak baimentzen dizkigute eta beraien jokoarekin taldearen maila oso altu mantentzen ari dira”. BM Huescaren inguruan galdetuta, biak baldintza berdinetan ekingo diotela partiduari onartu du Cuetarak. Hala ere, aurkariak kantxan eragiten duen deserosotasuna kontuan hartu behar dela ere azpimarratu du: “Kasu honetan baldintza berdinetan gaude Huescarekin, izan ere, Cangasen aurka Errege Kopako neurketa jokatu du, amaiera zaila izan duena gainera. Hala ere, aurkari zaila da eta deserosoa. Ikusiko dugu ea etxean bi puntu ateratzeko aukera dugun”.

Kauldi Odriozolak ere partidu honetan lan ona egitea oso garrantzitsua izango dela aitortu zuen atzo: “Garrantzitsuena Liga da. Azkenean hemen lortu behar dugu emaitza ona hurrengo urteetan Europa jokatzeko. Aurreko egunean Cangasen aurka puntu bat lortu genuen. Orain deskantsatu behar dugu eta ostegunean berriz ere gogor atera bi puntu irabaztera, ea lortzen dugun sailkapeneko goiko aldean jarraitzea”.

Jon Azkue eta Rodrigo Salinas deialditik kanpo

Bidasoa Irun Klubetik jakinarazi dutenez, hilabete honetako azken partida hauetan ez dute Jon Azkue eta Rodrigo Salinas jokalarien laguntzarik izango. Izan ere, hauek biak sufritzen dituzten lesioak direla eta, deialditik kanpo egon beharko dute denbora batez. Jon Azkuek, alde batetik, eskuin eskuko hatz lodiko artikulazio interfalangikoan haustura bat zuen eta honek tendoi luzagarriari eragiten zionez, ebakuntza egin behar izan zioten astelehen arratsaldean. Oraindik ez dakite noiz arte egon beharko duten bajaz, bere bilakaeraren arabera erabakiko baitute.

Rodrigo Salinasek, beste aldetik, ezkerreko belaunean alterazio meniskala duela aipatu dute Bidasoatik, eta hurrengo astean proba gehigarriak egingo dizkiotela, behin betiko diagnostikoa eta tratamendua zein izango den zehazteko.

(Argazkia: Eduardo Agreda)

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK
Eskubaloia

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK

Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra

Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR

Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan

Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika