Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
19 Ira, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal, Benidorm
Bidasoak erritmo ezinhobean hasi du denboraldia, atzo Asobal Ligako bigarren garaipena erdietsi zuen Benidormen kantxa zailean 18-22
18 (8+10) – BM. Benidorm: Leo Vial; Cabanas (11, 7p.), Simonet, Méndez, Grau, Pabán (4) y Folqués (1); Roberto Rodríguez (p.s.), Rivero, Oliver, Parker (2), Lignieres, Dorado, Nolasco eta Rueda.
22 (13+9) – Bidasoa Irun: Rangel; Crowley (2), Kauldi (4, 1 p)., Iker Serrano (4), Leo Renaud (3), Rodrigo Salinas (2) y Jon Azkue (3, 1 p.); Xoán Ledo (p.s.), Cavero, Zabala (2), Barthe (1), Matheus da Silva, De la Salud, Tesoriere eta Seri (1).
Bidasoak 18-22 Benidormen kantxa zailean irabazi zuen, ofizioz eta kalitatatezko defentsari esker, etxeko talde erasokor bat baino gehiago izan ziren eta bigarrenez denboraldi honetan, Irunera bi puntu ekarri zituzten. Adrian Crowleyk ireki zuen markagailua, baina ondoren Benidormek 0-3ko partzial bat erdietsi zuten 1-3 jartzeko. 13.minutuan etxeko taldeak errentarik handiena lortu zuen, lau golekoa, baina Jacobo Cuetararen hutsarte baten ondoren, Bidasoak erreakzionatu eta markagailua irauli zuen. Kauldi Odriozolak eta Mikel Zabala lau gol sartu zituzten guztira eta defentsak partiduko mailarik onena erakutsi zuen. Rangelek ere lan bikaina burutu zuen atean eta Jon Azkueren gidaritzapen onaren bitartez, atsedenaldira bost goleko errentarekin iritsi ziren, 8-13 hain zuzen.
Bigarren zatiko hasierak lehen zatiko antza handia izan zuen. Benidormek 3-0eko partzial bat lortu zuten, etxeko talderen defentsa bikain ibili zen eta ez zegoen modurik Roberto Rodriguez atezain gaztearen atea urratzeko. Jacobo Cuetarak hutsarte berri bat eskatu zuen, baina lehen zatian ez bezala erreakzioa ez zen bat batekoa izan. Rodrigo Salinasek 38.minutuan sartu zuen Bidasoaren lehen gola bigarren zatian eta Iker Serranoren beste gol baten bidez, hiru goleko abantaila mantendu zuten. Baina Benidormek beste behin erakutsi zuen zergaitik iritsi zen partidurik galdu gabe neurketa honetara eta Paco Bartheren bi minutuko zigorra baliatuz, berriro ere gol batera hurbildu ziren. 49.minututik aurrera, Xoan Ledo irten zen orduan Bidasoaren atea defendatzera eta lan ezinhobea burutu zuen. Bi geldiketa bikain egin zituen eta Bidasoak eraso horiek gauzatu zituen 17-20ko markagailua ezarriz. Hiru gol horiek lasaitasuna eman zioten Bidasoari eta eskarmentu handiz neurketa ixten joan ziren 18-22 bukatu arte.
Garaipen honen ondoren, Asobal Ligako bigarrena eta bigarrena ere etxetik kanpo, Bidasoaren hurrengo norgehiagoka Velux EHF Txapelketakoa izango da, Cocks finlandiarren aurka larunbatean 16:00tan.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....