Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko
Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...
04 Eka, 2016
Lehia erabakigarrian Zamora izango du aurkari
BIDASOA: Dejanovic, Vazquez (1), Cristian (1), Beltza, Kauldi (1), Muiña (5), Azkue (5). Cavero, Crowley (4), Portero, Didac (1), Zubiria, Bezbradica, Mouriño, Davidovic (1).
CIUDAD REAL: Villamarin, Herrero (1), Espino, Fernández (8), Candeleda (1), Sánchez (2), Vázquez (1). Díaz, De la Cruz, Serrano, Blanco, Rodríguez, Negrete (1), Díaz-Peñalver, Granados, Lumbreras (1).
MARKAGAILUA: 1-1, 3-2, 5-4, 6-4, 7-5, 9-7 (atsedenaldia); 10-7, 11-9, 14-9, 16-10, 17-11, 19-15.
EPAILEAK: Iniesta Castillo eta Soria Fabián.
Asteburuko lehen urratsa eman du Bidasoa-Irunek. Alarcos Ciudad Real menderatu du finalerdian, eta norgehiagoka erabakigarria jokatuko du igandean (16:00). Denboraldiko partida onenetarikoa osatu du Fernando Bolearen taldeak defentsako lanean. Hamabost gol jaso ditu guztira, eta zazpi baino ez, bigarren zatian. Hasieratik erakutsi du Bidasoak gogor aritzeko asmoa. Gainera, Pedja Dejanovicek ekarpen handia egin du atea zaintzen. Beste aldean, Villamarinek ere bidasoarren lehen jaurtiketak gelditu ditu. Baina pixkanaka, baloia sarera bidaltzeko modua topatu dute etxekoek. Bitartean, defentsako mailari eutsi diote. Zalantza une bat izan da lehen zatiaren amaiera aldera, Ciudad Realek markagailua berdintzea lortu duenean (7-7). Crowleyk sartutako bi golek, ordea, atsedenaldiaren aurretik arnasa hartzeko balio izan dute.
Lehenengoa bezala hasi da bigarren zatia ere. Atezainek gelditu dituzte lehen jaurtiketak. 37.minutuan, Jon Vazquezek gol ederra sartu du, hegaletik pibotearen eremuraino hurbildu ondoren (11-7). Hurrengo erasoan, ordea, aurkari batekin izandako kolpe batean min hartu du. Taldekideen besoetan atera behar izan du kantxatik, eta ez da bueltatu. Sustoak eragina izan du, Ciudad Realek 11-9ra gerturatzea lortu baitu. Baina orduan iritsi da Bidasoaren bolada onena. Crowleyk 14-9koa sartu ondoren, Markelen eta Kauldiren artean baloia lapurtzea lortu dute, eta Artalekuk eztanda egin du. Azkuek eta Didacek sartu dituzte hurrengo golak, 16-9koarekin norgehiagoka erabakita uzteko. Dena den, Boleak hutsartea eskatu behar izan du 57.minutuan, irabazteko presa sartu baitzaio taldeari. Ondo kudeatu du azken txanpa, eta garaipenaz gozatzeko denbora ere izan da Artalekun. Beste finalerdiak, Zamorak irabazi dio Palma del Riori (17-22).
Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko
Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...
Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean
Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...
Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak
Bidasoak ezin izan...
Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...
Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...
Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek
Euskadiko Jubenil...