Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
19 Api, 2015
REAL UNION: Tena, Azkoiti, Morcillo, Aimar (Silas, 65'), Esnaola, Rodellar, Ozkoidi (Urkizu, 60'), Mikel Alonso, Galán (Mujika, 79'), Juan, Seguin.
REAL MADRID B: Yáñez: Varela (Fran, '88), Llorente, Derik, Noblejas, Aguza, Benavente (De Tomás, 81'), Marcos Llorente, álvaro, Burgui, Mariano.
GOLAK: 1-0: Galán (3'); 1-1: Esnaola bere atean (21'); 2-1: Juan (27'), 2-2: Aguza (57'); 3-2: Galán (77').
EPAILEA: Luis Mario Milla álvendiz. Txartel horiak: Azkoiti, Juan Domínguez, Aimar, Morcillo, Tena (Real Union); Aguza, álvaro (x2).
Real Madrid Castilla mendean hartuta amaitu du Real Unionek Federazio Kopako garaipenaren astea. Ospakizunak eta omenaldiak azkar alde batera utzi, eta lehiaketan kontzentratuta jarraitzen dutela erakutsi dute txuribeltzek. Aurkari zaila izan dute Galen, maila handiko jokalariak dituena. Estu hartu du behin baino gehiagotan Castillak Real Union. Hala ere, hiru puntuak Irunen gelditu dira, Aitor Zulaikak zuzendutako mutilen lanari esker.
Lehen zatia bizia izan da, zoro samarra. Hirugarren minutuan sartu du lehen gola Galanek, penalti zalantzagarria eragin ondoren. Etxekoak markagailuan aurretik egon arren, madrildarrak izan dira nagusi hurrengo minutuetan. Hegaletatik indartsu sartu dira álvaro eta Burgui, eta Marianok lana eman die Unioneko atzelariei. Tenak ekidin du aurrelariaren gola, seigarren minutuan. Banakoa Josu Esnaolak sartu du bere atean, korner batean baloia kontrolatu nahiean. Kolpea bizkor gainditzea lortu dute irundarrek, Juan Domínguezen golari esker. Falta jaurtiketa batean bidali du baloia sarera, behetik.
Castillak arriskuan jarri du etxekoen abantaila atsedenaldiaren aurretik. Baina aldagelatik bueltan lortu du markagailuan oreka berrezartzea. Aguzak sartu du bigarrena, falta baten aldaratzean sortutako bigarren jokaldian. Norgehiagokaren erritmoak behera egin du ondoren. Puntua galtzeko arriskua ikusi dute bi lehiakideek. 77.minutuan, Galanek bigarren penaltia eragin du, Alonsoren erdiratzeari etekina aterata. Erronkariko aurrelariak ez du hutsik egin, markagailuan 3-2koa jartzeko. Garaipenari eusteko sufritu behar izan dute hortik aurrera txuribeltzek, madrildarren erasoek arriskua zeramatelako. Helburua lortuta, 60 puntura heltzea lortu du Real Unionek.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...