Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
20 Mar, 2021
Crowley eta Kauldi Odriozola gabe, Bidasoak puntuak batzen jarraitzen du. Gaurkoan 21-25 mendean hartu du Nava eta 37 puntu ditu jada sailkapenean.
Jacobo Cuetarak Ciudad Logroño La Riojaren aurka jokatu zuten partiduaren ostean ohartarazi zuen: “oso adi egon beharko gara, Navaren aurka presio handia izango dugu”. Normalean, Jacobo Cuetara, asmatzen duen teknikari horietakoa da eta, hain zuzen ere, horrela izan da. Navak indartsu ekin dio neurketari 2-0eko partzialarekin. Oso erasokor irten dira eta Patovski atezainaren lanean oinarrituta (8 geldiketa lehen zatian), lehen zati osoan zehar, zailtasunetan jarri du Bidasoa.
Edonola ere, Bidasoak markagailuari erreparatu gabe bere lana egiten jarraitu du eta 15.minutuan, lehen aldiz neurketan, aurretik jarri da (5-6). Jon Azkue, beste behin, izan da talde irundarraren joko-antolatzailea. Oriotarrak bost gol erdietsi ditu lehen zatian eta Bidasoaren erasoa mugiarazi du. 20.minutuan, 0-3 aldeko partziala lortu du Bidasoak, 7-9, ordura arteko alde nagusia. Markagailuan aurretik jarri denetik, talde irundarrak ez dio Navari aurretik jartzeko aukerarik eman. Xoan Ledok oso ondo defendatu du irundarren atea, zehazki, maila handiko 7 geldiketa egin ditu lehen zatian. Lehen 30 minutuak Bidasoaren alde bukatu da, Caveroren azken golaren bidez, bi taldeak 10-12koarekin joan dira aldageletara.
Hiru minutu igaro behar izan dira bigarren zatiko lehen gola ikusteko, Iñaki Caverok egin du Bidasoarentzat. Horrekin eta Salinasek 7metroetatik egindakoarekin, 10-14 aurreratu da markagailuan. Nava zazpi minutu igaro ditu golik egin gabe eta Bidasoak ez du markagailua handitzeko aukera galdu. Bidasoak bigarren zatian bikain defendatu du, Tom Tesorierrek 5 blokeo egin ditu defentsan eta horre aurrean, Zupo Equisoainek hutsartea eskatzera behartuta ikusi du bere burua. 13 minututan gol bakarra egin du etxeko taldeak eta Bidasoak 11-17 aldentzeko baliatu du (neurketako errentarik handiena).
Nolanahi ere, Navak ez du azken hitza esan eta aldea murrizteko lanetan jarraitu du. Neurketa bukatzeko hamar minuturen faltan, Rodrigo Perez Arcek 16-20 hurbildu du Nava eta horren aurrean, Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu du. Gol berri bat egin du Navak (18-21), baina, jarraian, Caverok hegaletik eta Ledok atetik atera eginiko golek lasaitasuna eman diot talde irundarrari. Aldea ondo kontrolatu du Bidasoak eta 21-25ekoarekin bukatu da neurketa.
Fitxa teknikoa
21 - Viveros Herol BM. Nava (10+11). Patotski, Vujovic (1), Seabra (1), D’Antino (1), Pérez Arce (4, 2 p.), Mota (2), Rosales (1); Lamariano, Bernabéu (2), Ajo (2), Villagrán, Alonso (1), Marugán, Silva (4), Simenas, Herranz (2).
25 - Bidasoa Irun (12+13). Ledo (1), Cavero (3), Racotea (3), Zabala (2), Julen (2), Salinas (3, 1 p.), Azkue (5); Sierra, Gey-Emparan, Furundarena, Serrano (1), De la Salud (4), Tesoriere, Da Silva (1), Nieto, Bonanno.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....