ASTEBETEAN SEI PUNTU REAL UNIONENTZAT
Futbola

ASTEBETEAN SEI PUNTU REAL UNIONENTZAT

Neurketa praktikoa jokatu du Real Unionek Taxoaren: hutsik ez egin eta izandako abaguneak gauzatu. 0-2 gailendu zaio Osasuna Promesasi.

Taxoaren Euskal Herriko harrobiko laugarren taldearen aurka aritu da Real Union, Alegia, Osasuna Promesasen aurka jokatu du. Tarazonaren aurka garaitu ostean, berebiziko garrantzia zuen Taxoaren garaipena lortu edota puntu bat batzea.

Hasierako hamaikakoan Mikel Azkoitik defentsaren erdialdean errepikatu du eta zelai-erdia Senarrek, Riverok eta Riverak osatu dute. Hegalean Capelete eta aurreko jardunaldiko goleatzailea, Zourdine Thior, aritu dira. Aurrean, azken jardunaldiaren antzera, Borja Viguerak jokatu du.

Neurketako lehen abagunea ikusteko 24 minutu itxaron behar izan dira. Osasuna Promesasen Joel Rodriguez aurrelariak area kanpotik lehen gola egiteko saiakera egin du, baina oso mantso Jon Irazustabarrenak defendatzen duen atetik urrun joan da. Hasierako minutuetan ondo kokatu da Real Union berdegunean, baina lehen zatiko erdia iristearekin batera, etxeko taldeak baloiaren jabetza berreskuratu du. Bide horretan, Joel Rodriguezek bigarren aukera izan du. Oraingoan, ‘Txusta’-k lan handiagoa izan du baloia gelditzeko. Osasuna Promesasen unerik gozoenean, Zourdine Thiorrek bikain borrokatu du baloia ezker hegalean, Mario Capeleteri erdiratu dio eta irundarrak bigarren zutoinaren ondotik baloia sarera bidali du. 0-1eko markagailuarekin bukatu dira lehen 45 minutuak.

Bigarren zatia lehenaren bide beretik hasi da, bi taldeetako inork ez du partidua bereganatzen jakin. Aukera garbirik izan gabe, Real Unionek izan du lehen zatiko hurbilketa arriskutsuena, gutxigatik Thior bigarren zutoinean ez da iritsi Viguerak mimoz utzitako baloiari. Ondo jakin du Real Unionek markagailua defendatzen. 74.minutuan Ekhi Senarrek bigarren gola egin du. Area hertzean baloia jaso du eta ezkerrarekin gol bikaina sartu du. Minutu ugari jokatu ditu Taxoaren Senarrek, Osasunako harrobiko jokalaria da eta jokatutako neurketa ona golarekin borobildu du. Nuerketa guztiz kontrolpean, Real Unioneko harrobiko jokalaria den Iñigo Ariztimuño irundar gazteak debuta egiteko tartea izan du.

0-2 neurketarekin bukatu da norgehiagoka, talde irundarrak hiru puntu gehiago erdietsi ditu. Real Unionek 1. federazio mailara hurbiltzen dituen sei puntu batu ditu astebetean. Bide erdia baino gehiago egin du Aitor Zulaikaren taldeak. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika