ASTEBURU ARRAKASTATSUA BAZTAN-BIDASOALDEKO FUTBOL TALDE NAGUSIENTZAT
Futbola

ASTEBURU ARRAKASTATSUA BAZTAN-BIDASOALDEKO FUTBOL TALDE NAGUSIENTZAT

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoen taldea izan ezik, bertze guztiek lortu dute garaipena

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusiek asteburu arrakastatsua izan du bertze behin. Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoak izan ezik, bertze talde guztiek lortu dute garaipena eta jardunaldiko hiru puntuak batu dituzte sailkapenera.

Gipuzkoako Ligan ari den Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek ezin izan zuten Oiartzun taldea garaitu. Lesakarrak irabazten hasi baziren ere, oiartzurrek bi gol sartu zituzten penaltiz eta 2-1eko markagailuarekin bukatu zen partidua. Euria eta kazkabarra zela eta, belar naturaleko zelaia ez zegoen bere egoera onenean eta horrek ere eragina izan zuen partiduaren erritmoan, Javier Escagües entrenatzaileak erran duenez.

Klub eta maila bereko emakumeek berriz, 1-0 garaitu zuten Ostadar, pasa den larunbatean Mastegin. Aurkari zaila hartu zuen taldeak etxean eta maila eman ondotik, hiru puntuak eskuratu zituzten. Ainara Otxoteko bigarren entrenatzailea pozik azaldu da azken aldian taldea erakusten ari den indarrarekin.

Erregional mailako Gure Txokoak ere 2-1 irabazi zuen Amara Berri taldearen kontra Matzadan. Aurkaria, igoera fase honetan, galdu gabe eta golik jaso gabe ailegatu zen Berara eta bertakoek bolada on horri bukaera ematea lortu zuten. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da Gure Txokoa, lehen bi postuetan dauden taldeetatik bi puntura soilik. Ganix Zubieta entrenatzailea itxaropentsu agertu da igoerari begira.

Nafarroako Ligako Lehen maila autonomikoko Baztanek 1-3 irabazi zuen Murchante taldea. Bigarren garaipena segidan lortu dute baztandarrek eta bolada txarrari bukaera eman diotela dirudi. Iban Romo entrenatzaileak tentuz ibili behar direla dio, batez ere lesionatuta dauden jokalariekin, baina harro dago bere taldeak egindako lanarekin.

Azkenik, Preferente mailako Doneztebek ere 4-0eko emaitzarekin irabazi zuen etxean, Itaroa Huarte B taldearen kontra. Hauek ere maila ona emanda, golik jaso gabe eta beraiek lau gol sartuta, hiru puntuak eskuratu zituzten. Arrakastaz bukatu zuten asteburuko jarduanldia beraz, eta neurketaren balorazioa egin digu Joel Gil taldeko bigarren entrenatzaileak.

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika