ASTEBURUA ETXEAN BOROBILDU DU HONDARRIBIAK
Arrauna

ASTEBURUA ETXEAN BOROBILDU DU HONDARRIBIAK

(Argazkia: Hondarribia Arraun Elkartea)

2015etik lortzen ez zuen etxeko ikurriña irabazi eta Santurtziri 4 puntu jan dizkio, liga pil-pilean utzi duelarik.

Etxean, Hondarribiko uretan, areriorik gabe arraun egin du Hondarribia Arraun Elkarteak. Bigarren txandatik Oriok eginiko 19:33,18 denbora zuen erreferentzia eta erlojupekoa balitz bezala, 8 segundutan birrindu du kronoa. 2015an irabazi zuen azkenekoz Hondarribia Arraun Elkarteak etxeko bandera, gaur bolada ezkor horri amaiera eman dio. Horrekin batera, bada beste datu bat aipatu eta azpimarratu beharrekoa; azken garaipen honen bitartez, ‘Ama Guadalupekoak’ Eusko Label Ligako 82.bandera eskuratu du, ikurriña gehien irabazi dituen TKE Ligako kluba da hondarribiarra.

Estropadara bueltatuz, lehen txandan bi estropada desberdin ikusi dira. Batetik, Ares eta Lekittarraren arteko lehia, eta bestetik, Tiran eta Zarautzen artekoa. Lehenengoan, bigarren luzean aurre hartu ostean, talde galiziarra gailendu da (19:55,62) eta eguneko zazpigarren bukatzeko balio izan zaio. Lekittarrak ezin izan dio galiziarren erritmoari eutsi eta bederatzigarren postuan bukatu du estropada (20:03,82). Txandako beste deman, Tiran (20:19,60) Zarautz (20:24,80) baino finago arraun egin du eta salbaziorako beste puntu baliagarria eskuratu du.

Bigarren txandako jaun eta jabe Orio izan da. Lehen luzetik, Urdaibai (19:47,24), Ondarroa (19:59,32) eta Cabo Da Cruz (20:06,22) atzean utzi ditu eta txandaren zein banderaren bila irten da. Soilik Hondarribiak izan du Orio gainditzeko indarra, bigarren txandatik eginiko denbora oso kontuan hartzekoa izan da. Orioren atzetik bukatu arren, eguneko bosgarren sailkatua izateko estropada ona egin du Urdaibaik. Ondarroaren eta Caboren kasuetan, aldiz, Aresek eta Lekittarrak aurre hartu diete, hurrenez hurren.

Ohorezko txandan, hasi eta buka ‘Ama Guadalupekoaren’ kolore berdeak agindu du. Mikel Orbañanosen arraunlariak temati irten dira etxeko banderaren bila eta lehen luzean lortutako abantailak ziabogak ematearekin batera handitzen joan dira. Txandako bigarrena eta estropadako hirugarren sailkatua izan den Santurtzi, ligako arerio nagusia, 13 segunduko atzerapenarekin helmugeratu da (19:38,24); beraz, Ondarroako emaitzak kontuan hartuta, 4 izan dira astebukaeran zehar Hondarribia Arraun Elkarteak talde bizkaitarrari jan dizkion puntuak. Txandako hirugarrena Donostiarra izan da, metro ugari egin du Santurtzirekin bogan parez pare, baina atzean geratu da eta eguneko laugarren denbora onena egin du (19:42,98). Ondarroan garaile irten zen Zierbena gaurkoan madarikatua izan den lehen kaleak kondenatu du. Lehen kale horretan aritu diren traineruek txandako gainontzeko ontziekiko atzerapena izan dute eta Zierbena ez da salbuespena izan. Txandako azkena sailkatu da eta eguneko seigarren denbora azkarrena egin du (19:53,28).

Sailkapen orokorra horrela aurkitzen da une honetan.

 

XIII. Txingudi Bandera-Ondoan Saria Ligako txapeldunentzat.

Eusko Label Ligako estropadaren aurretik, XII. Txingudi Bandera- Ondoan Sari Nagusia jarri da jokoan, Euskotren Ligako lau traineruek osatu duten estropada. Nahiz eta Euskotren Liga bukatu, Hondarribia Arraun Elkarteak emakumezkoen lau traineru onenen estropada antolatu nahi izan du, baita gauzatu ere. Ligako sari berdinekin, Euskotren Ligaren bide beretik, estropada berdindua izan da.

Atzerapen handiena izan duen ontzia etxekoa izan da, Hondarribia Arraun Elkartearena. Iker Cortesen arraunlariek ez dute egun onena izan eta denboraldian zehar beste hiru traineruetatik gertuago egon, gaurkoan 14 izan dira galdu dituzten segunduak (10:58,22). Donostiarren arteko lehian, egungo ligako txapeldunak nagusitu dira eta erdietsi dute garaipena. Donostiarrak lortu du lidergoa lehen luzean; ziabogatik, ostera, Arraun Lagunak irten da hobe eta bigarren luzean bikain eutsi diote lortutako abantailari (10:43,32). Donostiarra 2 segunduko atzerapenarekin gurutzatu du helmuga (10:45, 74) eta hirugarren Orio sailkatu da (10:47,62).

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN

Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak

Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK
Arrauna

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN
Arrauna

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko...

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika