ASTELEHENEAN ITZULIKO DA REAL UNION LANERA
Futbola

ASTELEHENEAN ITZULIKO DA REAL UNION LANERA

Alaves B, Santanderreko Racing, Mutilvera, Erreala C, Bilbao Athletic, Ebro eta Izarra izango dira denboraldi-aurreko aurkariak.

Astlehenean bertan ekingo dio Real Unionek denboraldi-aurreko lehen lan-saioari. Aurtengo denboraldiko jokalariak hasiak dira mediku probak gauzatzen eta hurrengo hurratsa astelehenetik aurrera emango dute, Stadium Galera urreratu beharko dira Aitor Zulaikaren esanetara denboraldi-aurreko lehen entrenamendua betetzera. 1.Federazio mailako denboraldia abuztuaren 28 eta 29-ko asteburuan hasiko da eta lan talde teknikoak zazpi lan-asteko egutegia prestatu du.

Zazpi lan-aste eta zazpi lagunarteko. Ordutegia konfirmatzeke dagoen arren, honako hauek izango dira Real Unionek jokatuko dituen lagunartekoak:

• Uztailak 28: Alavés B – Real Union (Ibaia)

• Uztailak 31: Real Union – Racing (Stadium Gal)

• Abuztuak 4: Mutilvera – Real Union (Lerin)

• Abuztuak 7: Real Sociedad C – Real Union (Zubieta)

• Abuztuak 11: Real Union – Bilbao Athletic (Hondarribia)

• Abuztuak 14: Ebro – Real Union (Robres)

• Abuztuak 21: Real Unión – Izarra (Stadium Gal) 

Klubak jakinarazi duenez, uztailaren 24an jokalarien arteko partidua jokatuko du Real Unionek. Ateak irekitako neurketa litzateke, “ikusleen inguruko xehetasunak datak hurbildu ahala jakinaraziko dira”, dio oharrak.

Uztailaren 31n taldearen aurkezpena. 

San Inazio egunarekin batera, Real Unionek lehen taldearen aurkezpen ofiziala egingo du. Nahiz eta egitaraua oraindik ez jakin, klubak jakinarazi du “klubak aurkezpen ekitaldi batean lanean ari da, lehen taldea eta harrobia osatzen duten jokalari, entrenatzaile eta laguntzaile aurkezpena izango dena”. Gainera, egun horretan bertan, azken 8 denboraldietan Real Unionen kamiseta defendatu eta kapitainen besokoa eraman duten Jorge Galanen eta Mikel Azkoitiren agurra izango da.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika