Astilleroko Bandera irabazi du Hondarribiko emakumeen ontziak
Arrauna

Astilleroko Bandera irabazi du Hondarribiko emakumeen ontziak

Urteko lehen bandera eskuratu zuen Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen traineruak, joan den larunbatean Astilleron, Cantabrian. Etxeko ontziari 22 segundo atera zizkion. Ondoren Camargo eta Colindres sartu ziren. Arerio indartsuak ez ziren arren, pausoz-pauso aurrera doala erakutsi du Hondarribiak.

Larunbat honetan, Pasai San Pedroko test estropadan parte hartuko du emakumeen taldeak. Gizonezkoen A eta B ontziak ere ariko dira. Olatu eta haize handiak espero dira, eta estropada jokatzeko aukera ezberdinak aztertzen ari da Sanpedrotarra Arraun Elkartea. Baldintzak oso txarrak baldin badira, bertan behera gera daiteke.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika