Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
29 Abu, 2021
Bada Huescaren aurka Gasteizen jokatu beharreko lagunartekoa Artalekun ateak itxita jokatu eta garaipena erdietsi zuen Cuetararen taldeak (31-28).
Gasteizen jokatzea iragarrita zegoen lagunartekoa lan-saio bilakatu zen. Bada Huescak eta C.D. Bidasoak ateak itxita neurtu zituzten indarrak eta Jacobo Cuetararen taldea irten zen garaile (31-28). Neurketaren hastapenetan aragoarrak nagusitu ziren arren, talde irundarraren defentsa kokatzen joan zen heinean, markagailua iraultzen joan zen. Irauli, baina lagunartekoak estu izaten jarraitzen zuen, bi taldeak 17-15 markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia lehen zatiaren antzekoa izan zen. Denboraldia prestatze aldera, Bada Huescak eta Bidasoak balizko lagunartekoa jokatu zuten elkarren artean. Bidasoak lehen zatian lortutako abantaila mantendu zuen eta garaipena eskuratzeko, hiru goletara handitu zuen aldea.
Datorren ostiralean, ateak irekita, azken hiru denboraldietan bere etxea izan den Irunera bueltatuko da Sergio de la Salud. Denboraldi-aurreko zazpigarren testa Pau-Pyrenées Billère taldearen aurka jokatuko du Bidasoak.
Fitxa teknikoa
31 - Bidasoa Irun (17+14): Sierra, Ledo, Ugarte (1), Santano (3), Iribar (1), Zabala (4), Furundarena, Odriozola (5), Salinas (2), Mujika (3), Urruzola, Tesoriere, Francisco da Silva, Nieto (1), García (2), Rodríguez (4), Fernández (5).
28 - Bada Huesca (15+13): Almeida, Pascual, Argüillas, Montoya (3), Floris, Carmona (2), Pérez (1), Moya (2), Lamela (3), Marcelo (2), Benites (1), Gucek (1), Sergio Pérez (3), Malo (3), Rubio, Nieto (1), Oliveira, Pinto (1), Hackbarth (5).
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...