AULKI MUGIKORREKO LEHEN JEITSIERA OSPATU ZEN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO LEHEN JEITSIERA OSPATU ZEN BIDASOAN

2023/24ko denboraldiari hasiera eman zioten Gipuzkoako Ligako lehen jardunaldi honekin

Santiagotarrak klubak antolatuta, 2023/24ko aulki mugikorreko denboraldiari hasiera eman zioten pasa den abenduaren 23an, Bidasoako lehen jeitsierarekin. Bertan, 350 arraunlari baino gehiago ureratu ziren, 117 ontzi desberdinetan banaturik.

Gipuzkoako Ligako aulki mugikorreko lehen jardunaldia ospatu zen pasa den larunbatean, abenduaren 23an, Bidasoa ibaian. Santiagotarrak klubak antolatutako jeitsiera izan zen eta guztira, 350 arraunlari baino gehiago lehiatu ziren, horietako 62 Irungo taldekoak zirenak.

Etxekoez gain, Hondarribi, Ur Kirolak, Arraun Lagunak, San Juan eta Ur Joko klubek hartu zuten parte. Santiagotarrak taldeari dagokionez, 62 bar arraunlari ureratu ziren, 20 ontzitan banatuta. Hauek izan ziren irundarren garaipenak: Mikel Laguardia eta Inhar Romano, kadeteetan lemazain gabeko biko ontzian; Julen Carro, Marco Viniegra, Thomas Aguado eta Unai Martiarena, infantilek lauko scull-ean; Oier Emazabel, Ander Aramendi, Julen Villafranca eta Julen Beltran, jubenil mailako lauko scull-ean; Pablo Martinez Lacar eta Xabi Etxebeste, absolutu mailako scull bikoitzean; Leire Navaridas jubenil mailako skiff-ean.

Honez gain, klubak emakumeen absolutu mailako zortzikotearen lana azpimarratu nahi izan du, zehazki Maitane Zapirain, Irati Laguardia, Aitzpea Gonzalez, Ainhoa Zapirain, Amaiur Etxeberria, Jessica Berra, Naroa Zubimendi eta Ana Collazosek osatutako lontzia, Aitor Olazabal lemazain zutela.

Lehen jardunaldi hau bukatuta, bigarrena ere Bidasoa ibaian ospatuko da, urtarrilaren 7an, oraingo honetan Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta.

(Argazkia: J.J.Portos)

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika