05 Mai, 2015
Aulki mugikorreko denboraldia borobildu du Hondarribia Arraun Elkarteko zortziko nagusiak. Euskadiko Txapelketa irabazi du. Igandean jantzi zuen txapela, Legution (Araban). Oriok baino bederatzi segundo gutxiago behar izan zituen ibilbidea osatzeko, eta Getxok baino hamazazpi gutxiago. Azken hamarkadan zortzi aldiz izan da txapeldun Hondarribia. Oriok eta Raspasek bana irabazi dituzte.
Aurtengo denboraldian, gainera, maila handia erakutsi dute berdeek. Aurreko astean Gipuzkoako Txapelketa ere irabazi zuten, eta otsailan, distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa. Elkarteko gazteenek osatu dute azken eskifaiaren zatirik handiena: Julen Castrillon, Manex Alday, Beñat eta Gorka Egiazu, Iñigo Sagarzazu, Meltxor Amunarriz, Borja Oiarzabal, Jon Muguruza eta Iker De La Linde (lemazaina). Hortaz, badago udari begira ilusioa pizteko arrazoirik.
Aragon eta Portos, txapeldun
Legutioko Euskadiko Txapelketan, Santiagotarrak Elkarteko ordazkariak ere izan ziren. Senior mailako emaitzen artean, Mikel Aragonen eta Borja Portosen bikoak lortutako garaipena da azpimarratzekoa.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...