Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
24 Ira, 2016
BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Cavero, Martínez, Crowley (3), Aldaba (3), Nonó (3), Borragán (3), Muiña (5), Mancisidor, Basaric (2), Popovic (1), Lancina (2).
LA RIOJA: Kappelin, Aginagalde, Sánchez (5), Peciña, Montoro (1), Cacheda (5), Jiménez (3), Vigo (4), Garabaya (3), Molina (4), Vinicius (3), Muñoz (1), Fernández (3), Garciandia (1), Hissham (3).
MARKAGAILUA: 2-1, 3-6, 5-9, 6-13, 8-16, 10-19 (atsedenaldia); 11-22, 13-25, 16-28, 19-30, 20-34, 22-36.
Ligako talde indartsuenetako bat hartu du Bidasoak Artaleku kiroldegian, eta ezin izan dio aurre egin. Egoera kaskarrean heldu dio talde irundarrak norgehiagokari, azpimarratzeko moduko hutsuneak izan dituelako: Azkue, Kauldi eta Beltza falta ziren. Iker Serrano azken fitxaketak ere ez du parte hartu, eta Jon Vazquezek epe luzerako lesioa dauka. Gogoz irten dira horiak, eta lehen abantailak lortu dituzte. Baina laster nagusitu zaie Errioxako taldea. 19.minutuan Jacobo Cuétara entrenatzaileak hutsartea eskatu duenean, 6-13 irabazten ari zen La Rioja. Bidasoak baino baliabide gehiago dituela erakutsi du arerioak.
Errioxakoek ez zuten laguntzaren premiarik. Hala ere, bigarren zatia hasi bezain pronto, epaileak Basarici txartel urdina atera dio, eta lehiatik kanpo utzi du. Beranduago Lancinari gorria erakutsi dio, eta erdiko jokalaririk gabe utzi du Bidasoa. Borraganek eta Crowleyk lan hori betetzeko ahaleginak egin dituzten arren, agerian gelditu da ez direla espezialistak. Azken ordu laurdenean, norgehiagoka erabakita zegoela, Aldaba eta Mancisidor harrobiko jokalariak sartu ditu Cuétarak, hegaletan. Aldabak hiru gol sartu dizkio, gainera, Gurutz Aginagalde atezain irundarrari. Partida erosoa izan da La Riojarentzat, eta espero zitekeen porrota Bidasoarentzat.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...