AURPEGIA EMAN DU BIDASOAK PALAU BLAUGRANAN
Eskubaloia

AURPEGIA EMAN DU BIDASOAK PALAU BLAUGRANAN

Barça Lassa 32: Kevin Möller (-), Casper Mortensen (7), Raúl Entrerríos (3), Aleix Gómez (-), Thiagus Petrus (1), Dika Mem (5) y Ludovic Fabregas (2) –siete inicial-, Lasse Andersson (4), Víctor Tomàs (2), Aitor Ariño (1), Timothey N’Guessan (3), Kamil Syprzak (-),Jure Dolenec (4), Gilberto Duarte (-) y Cedric Sorhaindo (-).

Bidasoa Irún 23: Xoan Manuel Ledo (-), Mikel Zabala (3), Iñigo Aldaba (2), Iker Serrano (7), Sergio De la Salud (1), Rodrigo Salinas (2) y Rudy Seri (2) –siete inicial-, Esteban Salinas (2), Paco Barthe (1), Leo Renaud-David (1), Jon Azkue (2) y Thomas Tessoriere (-).

2018ko Asobal Ligako lehen porrota iritsi zen atzo. Bidasoak arratsaldeko 16:00tan Bartzelonaren aurka jolastu zuen eta espainiako eskubaloi ligako talde gehienei gertatzen zaien bezala, porrotarekin bueltatu ziren etxera Jacobo Cuetararen mutilak.

Hala ere ez zen partidu erraza izan Xavi Pascualenentzat. Lehen minutuetan Bidasoak erritmoa ezarri zuen norgehiagokan. Defentsa onak burutu zituzten erasoan eta erasoan ere Bartzelonaren atea zulatzea lortu zuten lehen 10 minutuetan. Horrela, 10-10ekoarekin Jacobo Cuetarak lehen hutsartea eskatu zuen, batetik taldeari arnasa emateko eta defentsako jokalariak ondo antolatzeko.

10. minututik aurrera, pixkanaka pixkanaka norgehiagokak Palau Blaugranan jokatzen diren partidu gehienen itxura hartu zuen. Bartzelona jokoaren jaun eta jabe bihurtu zen eta 16-11koarekin atsedenaldira iritsi zen.

Atsedenalditik bueltan, Bartzelonak defentsa estutu zuen eta Bidasoak lan gehiago egin behar zuen golak eskuratzeko. Lehen bost minutuetan lau gol jaso zituen Cuetararenek eta honek norgehiagoka gelditu zuen berriz hutsarte batekin.

Hutsartea eta gero, Bidasoak beste behin partidu hasierako aurpegia erakutsi zuen eta 22-16a markagailuan jartzea lortu zuen 45.minutuan. Partiduaren erritmoa bizitu zen eta erritmo horretan Bartzelona gailendu zen. Lehen aldiz 50.minutuan 10 goleko errenta gainditu zuen.

Minutuak pasa ahala amaiera iritsi zen Bartzelonan 32-23arekin markagailuan. Iker Serrano izan zen Bidasotarren golegile nagusia, nabaria izaten ari da urretxuarraren lana lehen lau jardunaldietan. Bidasoak bigarren postuan jarraitzen du partidu onen ostean 5 punturekin, Bidasoaren hurrengo norgehiagoka Granollersen aurka izango da Artalekun, urriaren 7an 13:00etan.  

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika