AURREKO DENBORALDIKO BIDE BERETIK JARDUN ZUEN BIDASOAK
Eskubaloia

AURREKO DENBORALDIKO BIDE BERETIK JARDUN ZUEN BIDASOAK

Asobal Ligako denboraldi berriko lehen neurketan Leongo Ademarren aurka aritu zen talde irundarra eta oso sendo 27-33 irabazi zuen, beste behin ere sasoiko daudela erakutsiz

27 – Abanca Ademar León: Slavic, López (4, 3 p.), Carou (3, 1 p.), David Fernández (4), Juan José Fernández (1), Jaime Fernández (3), Mosic (4); Patotski, Marchán (2), Feuchtmann (3), Lucin (2), Donlin, Pérez Arce (3, 2 p.), Carrillo, Lodos, Casqueiro.

33 – Bidasoa Irun: Rangel, Zabala, Kauldi (8), Esteban Salinas (4), Rodrigo Salinas (5, 1 p.), Azkue (4), Seri (2); Ledo, Cavero, Crowley (1 p.), Serrano (3), Barthe (1), De la Salud (1), Renaud (4), Tesoriere, Matheus Da Silva. 

Bidasoak Leongo Ademarren aurka neurketa zaila, gogorra eta oso borrokatua eraman zuen aurrera aurreko ostiralean. Oso indartsu hasi zuen norgehiagoka etxeko taldeak, talde irundarrak lehen bost minutuetan 6-2ko desabantaila zuen markagailuan eta Jacobo Cuetara neurketa gelditzera behartuta ikusi zuen bere burua. Hutsartearen ostean, denboraldi berriko lehen partiduko beldur eta lots guztiak alde batera utzi zituzten eta Bidasoak aurreko urtean ohikoa zuen eskubaloia martxan jarri zuten. Egia da, hasiera batean bost golen abantaila lortu zuela Ademarrek baina Ledoren ateko lan onak markagailuan gerturatzea ahalbidetu zuten. 15.minutuan Manolo Cadenasek, Ademarren entrenatzaileak, hutsartea eskatu zuen Bidasoaren erreakzioa eteteko, baina ez zen horrela gertatu eta hiru goleei esker gol batera hurbildu ziren. Diferentzia hori lehen zatia bukatu arte mantendu zen, horrela, lehen 30 minutuak 15-14 amaitu zen.

Bigarren zatia lehen zatiko amaierako minutuetako erritmo eta bide berarekin hasi zen eta laugarren minutuan Bidasoak bi goleko errenta eskuratu zuen Kauldi Odriozola eta Jon Azkueren golen bidez (15-17, 34.minutuan). Etxeko taldeak ez zuen amorerik eman, bost minututan partidua berdindu eta bi goleko abantaila lortu zuten. Honako hau partiduan zehar Ademarrek izandako azken abantaila izan zen, izan ere, Bidasoak 41.minutuan markagailua berdindu eta gero bikain aritu zen defentsan. Zazpi gol soilik jaso zituen, eta Bidasoak 13 egin zituen eta beraz, azkenean neurketa 27-33 bukatzea ahalbidetu zuen.

Garaipen honekin, Bidasoak bi puntu eskuratuta bikain ekin dio Asobal Ligako denboraldi berriari, kontutan izanda gaur bertan Bartzelona ahalguztidunaren aurka jokatzen duela, oso garrantzitsuak diren bi puntu erdietsi zituzten.

 

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika