12 Urt, 2019
ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (6), Cristina Gonzalez (2), Maialen Ramirez (2), Leticia Martinez (14), Oihane Borreguero (2), Estrella Gonzalez, Saioa Altzaga (14), Saray Arozena (6), Nerea Saenz (7).
Portugalete aurkari zuzenaren etxean galdu zuen igande eguerdian emakumeen Lehen Mailako Erroibide-Irunek. Norgehiagoka berdindua izan zen, estua benetan. Bizkaitarrek saskibaloi fisikoa eta gogorra egiten dute etxean. Irundarrek jokaera horretara moldatzea lortu zuten, eta neurria hartu zioten Portugaleteri. 14-14 eta 23-23ko berdinketak irudikatu zituen markagailuak lehen bi laurdenetan.
Hirugarrenean, egindako ahaleginaren ondorioak jasaten hasi zen Erroibide. Etxekoek abantaila txikia hartu zuten azken laurdena hasterako (39-38). Lehiari eutsi zion, hala ere, Ganix Mironen taldeak. 53-53koa irudikatu zuen markagailuak minutu erdia falta zenean. Erroibidek zeukan baloia, eta erasoko denbora agortzen eta saskiratzea lortzen ahaleginduko zen. Baina baloia galdu zuen, eta zazpi segundo falta zirela, hutsartea eskatu zuen etxeko entrenatzaileak. Ondo jokatu zuen Portugaletek azken baloia, saskian sartu eta garaipena eskuratzeko.
Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.
Hiru hilabete...
Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...
Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...
Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.
Ez ohiko...