34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
04 Urt, 2019
Ezustekoa emanda Zumaian irabaztetik hurbil izan zen larunbatean Estatuko Lehen Mailako Hondarribia Eskubaloia. Neurketa txukuna egin zuen, eta azken minutuetara arte izan zuen Pulpo menderatzeko aukera. Lehen zatian kanpokoenak izan ziren markagailuko abantaila gehienak, baina 12-11 aurreratzea lortu zuten etxekoek atsedenaldirako. Bigarren zatiaren hasieran ere fin ibili zen Hondarribia. Bi goleko abantaila zeukan azken hamar minutuetan sartzerakoan (22-24).
Hortik aurrera, pilatutako nekea nabaritzen hasi ziren berdeak. Pulpo baino lau jokalari gutxiagorekin aritu zen Hondarribia, eta azken txanpan agerian gelditu zen aldea. 27-27 berdintzea lortu zuten hondarribiarrek 25.minutuan, baina hortik aurrera, zumaiarrena izan zen neurketa. Tolosa Eskubaloia hartuko du Hondarribiak igande eguerdian, Hondartza Kiroldegian. Joan den urtean Bidasoan aritu ziren bost jokalari ari dira aurten Tolosan.
Konfiantza berreskuratu du Bidasoa Bk
Aurreko bi jardunaldietan puntu bakarra bildu ondoren, Euskal Ligako sailkapeneko bigarrenaren aurka irabazi zuen igandean HTG Express Bidasoa Bk. 28-26 menderatu zuen Gure Auzune arabarra. Mamuak uxatu ditu horrela filial irundarrak. Bosgarren tokian dagoen Urdulizen etxean jokatuko du larunbatean.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...