Azken unean irabazi du Real Unionek
Futbola

Azken unean irabazi du Real Unionek

REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Ekhi, Esnaola, Urkizu, Rodellar, Martins (Arriaga, 57’), Estrada, Juan Domínguez (Thaylor, 80’), Capelete (Ozkoidi, 46’), Galán.

ZAMUDIO: Barandiaran, Garmendia, Franco, Etxaniz, Celador, Lozano, Larrazabal (Sarriegi, 81’), Urcelay, Barahona, Arman (Huidobro, 88’), Uriguen (Garmendia, 70’).

GOLAK: 0-1: Arman (16’). 1-1: Arriaga (75’). 1-2: Arriaga (93’).

EPAILEA: Díez Cano. Txartel horiak: Urkizu, Ekhi, Galán (Real Union); Etxaniz, Lozano (Zamudio).

Luzapenean lortu du Real Unionek Zamudioren aurkako garaipena. Bizkaitarrek hartu dute abantaila lehen zatian, 16.minutuan, txuribeltzen hasiera ona zapuztuz. Oldarkor aritu dira etxekoak lehen minutuetan, baina golak sugarra itzali egin du. Bigarren zatiaren hasieran, bigarren gola sartu eta norgehiagoka erabakitzeko bi aukera eder eduki ditu Zamudiok. Bigarrenean, Esnaolak marraren gainean aldendu du baloia buruz.

Hogei minutuen muga pasata, ordea, hobera egin du irundarren jokoak. Bi abagune on eduki dituzte Esnaolak eta Estradak, eta atezainak ekidin du gola bietan. Baina aukerek indarra eman diote Unioni, eta 75.minutuan, Arriagak berdinketa lortu du, urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Azken minutuetan nahi eta ezin ibili da Real Union, irabazteko ahaleginetan, baina eraginkortasunik gabe. Luzapeneko hirugarren minutuan, ordea, Arriagak berak garaipena eman dio etxeko taldeari, buruz egindako erremate batekin. Garaipenak igoera faserako lehian sartu du Union, berriro ere. Seigarren tokian dago, laugarrenak baino hiru puntu gutxiagorekin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika