BAT-EKO ATLETEK EUSKADIKO KLUB ARTEKO KOPA JOKATUKO DUTE

Emakumeek garaipena berretsi nahi dute bertan eta gizonezkoek bigarren postura hurbildu

Bidasoa Atletiko Taldeko atletek bertze hitzordu garrantzitsu bat dute asteburu honetan. Euskadiko klub arteko Kopa jokatuko dute. Bertan, emakumeek pasa den urtean lortutako garaipen historikoa berretsi nahi dute eta gizonezkoek ere lehengo denboraldiko hirugarren postua errepikatu eta, ahal bada, bigarren postura hurbildu.

Adur Amilibia BATeko ordezkariak aipatu ditu hitzorduak.


HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika