BAT-EKO ATLETEK LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN LAUGARREN

BAT-eko neska-mutilek Donostian eta Lleidan jokatu zuten Ligako lehen jardunaldia eta laugarren postua eskuratu zuten bi taldeek

Pasa den asteburuan Ligako lehendabiziko jardunaldia ospatu zen. Neskak Donostian lehiatu ziren eta mutilak berriz, Lleidan. BAT-eko bi taldeek ere maila ona erakutsi zuten pistan, nahiz eta ez zuten eskuratu beraien helburua. Hala ere, laugarren postuan sailkatu ziren bai neskak eta baita mutilak ere.

Nesken lehiaketa oso estua izan zen Donostian larunbatean. Taldeak Teresa Errandonea (400m hesietan), Maria del Mar Jover (luzeran) eta Irune Muguruzaren (400m hesietan) falta sumatu bazuen ere, bertan parte hartzen izan ziren beste guztiek beraien maila onena erakutsi zuten.

Jardunaldi guztian zehar, neskek hirugarren postua mantentzen jakin zuten, Ria Ferrol taldearekin noizbehinka tartekatuz. Hala eta guztiz ere, probak amaitzear zeudela, talde guztien arteko aldea oso txikia zen eta dena erreleboetan erabakiko zela zirudien. Errelebo horietan gainera, Irungo taldeak lasterketa onak egin zituen eta hirugarren postuan helmugaratu zen 4x100 eta 4x400 probetan. Ria Ferrolen aurretik sailkatu zenez, hirugarren postua mantenduko zutela zirudien. Baina Pamplona taldeak kexa bat aurkeztu zuen baliogabetutako xabalina probarengatik, eta epaileak onartu egin zuen. Honekin, Laura Martinezen jaurtiketak Blanca Garciarena gainditu zuen eta bigarren postura jeitsi zen. Galdutako puntu horrek laugarren postura eraman zuen taldea, Ria Ferrolekin puntuetan berdinduta.

Amaierako zapore mingotsa baztertuta, BAT-eko neskek lan bikaina egin zuten pistan eta lortutakoak sentsazio onak utzi zizkien atletei hurrengo jardunaldietarako. Emaitza guztien artean, Naroa Furundarenak lortutako lehen postua, Iciar Rubiok, Belen Bermejok eta Blanca Garciak eskuratutako bigarren postuak eta Sara Villasantek, Ane Loyok eta bi erreleboetan lortutako hirugarren postuak azpimarratu behar dira.

BAT-eko mutilek ere laugarren postuan itzuli ziren Lleidatik

Mutilek, beraien aldetik, Lleidan lehiatu zuten Ligako lehen jardunaldi hau. Talde honetan ere baja garrantzitsuak egon ziren, hala nola Beñat Miquelarenarena (200m), Ivan Redondorena (xabalina proban) eta Jose Gomezena (iraupen-proban). Mutilen helburua hirugarren postuari eustea baldin bazen ere, azkenean laugarren postua eskuratuta itzuli ziren etxera.

Jardunaldi gogorra izan zen larunbatekoa BAT-eko mutilentzat. Lleida eta Oviedoko taldeak aldea handitzen joan ziren eta hirugarren posturako lehia ezinezkoa gelditu zen irundarrentzat. Hala ere, borrokan ibili ziren BAT-ekoak eta emaitza onak ere lortu zituzten, hala nola Juan Errandonearen garaipena jauzi hirukoitzean eta Asier Zarandonarena disko jaurtiketan. Gonzalo Tamayok piso jaurtiketan, Unai Gonzalezek pertigan, Gonzalo Sabinek 110m hesietan, Iker Arozenak jauzi hirukoitzean eta taldeka errelebo motzeko probetan bigarren postua eskuratu zuten. Azkenik, Ander Angladak 800 metroetan, Sergi Teixeirak 400 metro hesietan, Mikel Arburuak altuera-jauzian, Leo Romerok martxan eta taldeka errelebo luzeko proban hirugarren postua lortu zuten.

Honekin guztiarekin, BAT taldeak sailkapeneko laugarren postuan amaitu zuen Ligako lehendabiziko jardunaldi hau, 135 punturekin guztira, Aldahra Lleida (161 puntu), Universidad de Oviedo (167 puntu) eta Cornella Atleticoren (216 puntu) atzetik.

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika