BAT-EKO EMAKUMEEK BIGARREN POSTUA LORTU DUTE EUSKADIKO KLUB ARTEKO KOPAN

Gizonezkoak berriz, hirugarren izan dira txapelketa berean

Anoetako Belodromoan ospatu zen, pasa den igandean, Euskadiko klub arteko Kopa. Bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko emakume eta gizonezkoek eta bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

BATeko emakumeak Kopako txapeldunordeak izan ziren pasa den asteburuan. Atletico San Sebastian irabazletik hiru puntura sailkatu ziren soilik, eta txapelketa erregularra eta ona egin zuten. Laia Olascoagak (60 metroko hesi lasterketan) eta Victoria Brisok (luzera jauzian) lortu zituzten urrezko dominak. Horrez gain, bigarren postuan sei atleta sailkatu ziren: Malen Orduña (pertiga), Malen Martinez (60 metroko hesi lasterketan), Naia Llorente (altuera jauzian), Irune Muguruza (200 metroko lasterketan), Marta Blanco (pisu jaurtiketan) eta 4x200m errelebo lasterketan (Leire Martiarena, Irune Muguruza, Malen Martinez eta Laia Olascoaga). Hirugarren postuan azkenik, Izaskun Sanz (800 metroko lasterketan) eta Sara Mancisidor (3000 metroko lasterketan) sailkatu ziren.

Gizonezkoak zilarrezko domina

BATeko gizonezkoak pasa den urteko postu bera errepikatu zuten eta marka hau hobetzeko lau puntura gelditu ziren gainera. Durango eta Real Sociedad sailkatu ziren euren aitzinetik.

Beñat Miquelarenak eskuratu zuen urrezko domina (200 metroko lasterketan), eta horrez gain, Mario Estanga (pertiga), Iker Arozena (luzera jauzian), Gonzalo Tamayo (pisu jaurtiketan) eta 4x200m erreleboan (Egoitz Miquelarena, Liher Ugartemendia, Imanol Gil eta Ioritz Labandibar) bigarren postuan sailkatu ziren. Hirugarren postuan azkenik, Aritz Zuazo (altuera jauzian) sailkatu zen, baita Juan Errandonea (jauzi hirukoitzean), Aritz Leonet (3000 metroko lasterketan) eta Ander Aramendi (1500 metroko lasterketan) ere. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika