BAT-EKO HARROBIA SASOI ONEAN DAGO

Anoetan ospatu zen 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketan hogei domina baino gehiago eskuratu zituzten atletek

Bidasoa Atletiko Taldeko harrobiko atletek 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketan hartu zuten parte, pasa den asteburuan, Anoetan. Bertan, klubaren sasoi ona erakutsi zuten eta, guztira, hogei domina baino gehiago eskuratu zituzten harrobikoek.

Urrezko dominei dagokionez, Alaine Aguerraldek eskuratu zuen lehen postu hau 200 metroko lasterketan 25,77ko denbora eginez. Gainera, estatuko minimetatik hurbil geratu zen BATeko atleta. Iker Ibargurenek ere urrezko domina lortu zuen, baita estatuko minimoa ere, 1500 metroak 4:08,09ko denboran osatuta. Luken Aizpuruak, 6,14ko jauziarekin, lehen postuan geratu zen, Aritz Zuazorekin batera. Azken honek ere 1,81 metroko jauzia egin eta urrezko domina eskuratu baitzuen. Azkenik, Elaia Tapiak ere, pertiga jauzian, 2,30 metro lortuta, podiumaren lehen koskara igan zen.

20 urtez azpiko mailan ere zenbait lehen postu eskuratu zituzten BATeko kirolariek: Laia Olascoagak (200 metroko lasterketan 25,64 segundu eta 60 metroko lasterketan 7,93 segundu), Joaquin Alonsok (metro bateko hesi-lasterketan 8,11 segundu) eta Beñat Miquelarenak (400 metroko lasterketan 50,13 segundu).

Zilarrezko dominei dagokionez, 18 urtez azpiko mailan, Leire Martiarenak (200m 26,32 segundutan), Irati Errok (1500m 5:07,14 minututan) eta Eider Zumeagak (10,47 metro jauzi hirukoitzan) bukatu zuten bigarren postuan. 20 urtez azpiko mailan berriz, Alex Rodriguezek eskuratu zuen zilarrezko domina, 200 metroko lasterketa 23,50 segundutan eginez. Martina Villar ere podiumaren bigarren koskara igan zen, 60 metroko lasterketa 8,08 segundutan osatu ondotik, eta azkenik, Mae Mendiburuk 400 metroak 1:01,37ko denboran osatu zituen eta beraz, bigarren postua eskuratu zuen baita ere.

Podiumaren hirugarren koskara azkenik, 18 urtez azpikoetan, Liter Ugartemendia (200 m 23,44 segundutan), Leire Martiarena (60m 8,08 segundutan), Elaia Tapia (5,17m luzera jauzian) eta Maria Bauza (1500m 5:17,17 minututan) igan ziren. 20 urtez azpikoetan azkenik, brontzezko domina bakarra eskuratu zuten BATeko atletek. Hain zuzen ere, Martina Villarrek lortu zuen hau, 200 metroko lasterketan 26,50 segundu eginda.

Anoetan ere partehartze libreko probak egin ziren. Txapelketatik kanpo parte hartu zuten zenbait atletek eta bertan, azpimarratzeko hainbat emaitza ere eman ziren. Hala nola, Hugo Vazquezek eta Alai Cabellok 1000 metroko lasterketa 2:44,35 eta 2:45,37 denboran egin zuten, hurrenez hurren. Bi emaitzak 16 urtez azpiko estatuko minimoak izan ziren baita ere. Jon Gajatek ere, 60 metroko hesi-lasterketan, 8,98ko denbora egin zuen eta azkenik, Naia Llorentek estatuko minimoa ere eskuratu zuen, 1,60 metro lortuta altuera jauzian. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika