BAT-EKO MUTIL INFANTILAK HIRUGARREN SAILKATU DIRA EUSKADIKO ESKOLARTEKOAN

Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait neska-mutiko Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren, emaitza onak lortuz

Zumarragan ospatu zen pasa den asteburuan Euskadiko eskolarteko txapelketan. Honez gain, probintziaka ere hartu zuten parte atletek. Gipuzkoarekin, erraterako, Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait neska-mutikok hartu zuten parte.

Eskolartekoan, Bidasoa Atletiko Taldeko mutil infantilak hirugarren postuan sailkatu ziren. Taldea Iker Anautek, Ibai Anautek, Jon Andianok, Alain Ugartek, Beñat Lekuonak, Eñaut Arburuak eta Urgo Ibarguenek osatu zuten eta ondoko emaitzak lortu zituzten: Iker Anautek 5,07 metro luzera-jauzian; Jon Andiamo 14,10 segundu 80 metroko hesi-lasterketan; Alain Ugartek 10,91 segundu 80 metroko proban; Beñat lekuonak 1,40 metro altuera-jauzian; Ibai Anautek 8,28 metro pisu-jaurtiketan; Eñaut Arburuak 1;18,69 minutu 500 metroko lasterketan; Urko Ibarguenek 2:59,33 minutu 1000 metroko proban; eta 4x80 metroko erreleboan 40,85 segundu.

Honez gain, BATeko zenbait atletek Gipuzkoako selekzioarekin hartu zuten parte eta zenbait domina eta emaitza on lortu zituzten. Nesketan, Paula Crespok hirugarren postua lortu zuen 3000 metroko proban (11:35,63 minutu). Elene Salcedo aldiz, bigarren izan zen 80 metroko hesi-lasterketan (13,08 segundu). Irati Benito ere hirugarren sailkatu zen 80 metroko proban (11,20 segundu). Iratxe Cambon eta Hai Duong bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren, 500 metroko proban (1:21,41 eta 1:21,84). Azkenik, Enea Erkiziak bigarren postua eskuratu zuen 1000 metroko lasterketan (3:16,55).

Mutiletan azkenik, Ibai Anaut bigarren sailkatu zen jauzi hirukoitzean 10,21 metro eginez eta Jon Andiano berriz, hirugarren izan zen 220 metroko hesi-lasterketan, 33,20 segunduko denbora egin ondotik.

 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika