BAT-EKOAK EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN KROS TXAPELKETAN

Hugo Vazquezek, Julen Mendozak, Adur Ugartemendiak eta Iker Ibarguenek Espainiako Kros Txapelketan parte hartu zuten Euskadiko taldearekin

Bidasoa Atletiko Taldeko Hugo Vazquez, Julen Mendoza, Adur Ugartemendia eta Iker Ibarguen Euskadiko selekzioarekin aritu dira Espainiako Kros Txapelketan. Iruñean ospatu zen lehiaketa eta bertan, Euskadiko taldeek hamabigarren eta bortzgarren postuak eskuratu zituzten taldekako sailkapen orokorretan.

16 urtez azpiko Euskadiko taldearekin joan ziren Hugo Vazquez eta Julen Mendoza Iruñeara, Kros txapelketan parte hartzera. Lehena 33. postuan sailkatu zen, 17:42ko denbora egin ondotik. Gainera, helmugara iristen Euskadiko lehena izan zen ere. Mendozak berriz, 60. postuan bukatu zuen lasterketa, 18:09ko denborarekin eta taldeko hirugarren izanda. Euskadiko taldeak hamabigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean, 201 puntu batuta guztira.

18 urtez azpikoen taldean berriz, Adur Ugartemendiak eta Iker Ibarguenek hartu zuten parte. Ugartemendiak 19. postuan bukatu zuen kros-a, 20:28 minutuetan, eta taldeko onena izan zen irundarra. Ibarguenek atzetik jarraitu zion bere lagunari eta 21. postuan sailkatu zen. 20:29ko denbora egin zuen honek eta Euskadiko bigarrena helmugaratu zen. Taldeak bortzgarren postua eskuratu zuen, 96 punturekin guztira.  

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika