BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Anoetako estadio ttikian. Bidasoa Ateltiko Taldekoek lan ona egin zuten bertan eta gizonezkoek bigarren postua eta emakumeen laugarrena eskuratu zituzten.

Gizonezkoek, guztira, urrezko sei domina, zilarrezko bertze sei eta brontzezko bi domina eskuratu zituzten. Real Sociedad estutzeko gai izan ziren horrela, eurek baino bi maila gorago dagoen kluba hain zuzen ere. Donostiarrek 136 puntu batu zituzten guztira eta lehen postua eskuratu zuten. Bigarren postuan BAT sailkatu zen, 129 punturekin eta azkenik, hirugarrenean Atmo. Portugalete kokatu zen, 101 punturekin.

BATek lortuta urrezko dominak hauek izan ziren: Aritz Leonet 1500 metroko lasterketan, Ander Aramendi 3000 metroko lasterketan, Ander Aristi 400 metroko hesi-lasterketan, Gonzalo Tamayo pisu-jaurtiketan, Alejandro Esteban xabalina-jaurtiketan eta Iker Arozena luzera jauzian. Bigarren postuan sailkatu ziren Iker Anglada 800 metroko lasterketa, Asier Zarandona disko jaurtiketan, Unax Eraso mailu jaurtiketan, Aritz Zuazo altuera jauzian, Mario Estanga persigna eta 4x400 metroko erreleboan (Julen, Joaquin, Ioritz eta Iñaki). Brontzezko dominak Luken Aizpuruaren (jauzi hirukoitza) eta 4x400 metroko errelebotan (Alex, Imanol, Markel eta Beñat) eskuratu ziren.

Emakumeak laugarren postuan

BATeko emakumeek ere laugarren postua eskuratu zuten Anoetan ospatutako txapelketan. Guztira, urrezko, zilarrezko eta brontzezko bina domina eskuratu zituzten eta bi puntura izan zuten podiuma. Azken probara arte lehiatu zuten hirugarren postua, Eskerralde klubarekin, baina azkenean hauek lortu zuten podiumera igatea. BATek 89 puntu batu zituen guztira, laugarren postuan sailkatuz eta bere aitzinetik, Eskerralde (91 puntu), At. San Sebastian (97 puntu) eta Real Sociedad (105 puntu) sailkatu ziren.

Urrezko dominak hauek izan ziren: Sara Mancisidor 3000 metroko lasterketan eta Lissette Arreaga mailu jaurtiketan. Zilarrezko dominak berriz, Laura Fole (3000 metroko oztopo-lasterketa) eta Eunate Martinezentzat (altuera jauzia) izan ziren. Azkenik, Julene Herrerok (xabalina-jaurtiketa) eta Pinar Polok (5 kilometroko martxa) eskuratu zituzten brontzezko dominak. 

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika