BAZTAN-BIDASOALDEKO FUTBOL TALDE NAGUSIENEK EZ DUTE GARAIPENIK LORTU ASTEBURUAN
Futbola

BAZTAN-BIDASOALDEKO FUTBOL TALDE NAGUSIENEK EZ DUTE GARAIPENIK LORTU ASTEBURUAN

Beti Gazteko bi taldeek, Gure Txokoak eta Baztanek bana berdindu dute eta Doneztebek galdu

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusienek ez dute garaipenik batu asteburu honetan. Beti Gazteko emakume eta gizonezkoek, Gure Txokoak eta Baztanek bana berdindu dute euren partiduetan, eta Doneztebek aldiz, 1-0 galdu zuen Beti Casedanoren kontra. Hala ere, sentsazio onak izan zituzten talde guztiek eta horiek aprobetxatuko dituzte heldu den jardunaldietan.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek aurten mailaz jeitsi den Goierri Gorri taldearen kontra aritu ziren Mastegin. Lehen zatian joko ona zelairatu zuten etxekoek eta bi markagailuak hutsean mantentzea lortu zuten. Bigarren zatiaren hasieran, okerrago aritu ziren lesakarrak eta orduan jaso zuten aurkariaren gola. Gibeletik jokatzen segitu zuten. Orduan, Izaro Aldaberen sakea buruz errematatu zuen Idoia Gardek eta neurketa berdintzeko gai izan ziren. Puntuak banatuta, garaipen baten antzera hartu zuten emaitza Beti Gaztekoek.

Maila eta klub bereko gizonezkoek ere emaitza bera eskuratu zuten Ordizian, bertako taldearen kontra. Lesakarrek azken minutuetan lortu zuten etxekoei aitzin hartzea, eta garaipenarekin bukatu behar zutela uste zutenean, euren akats batengatik epaileak penaltia erabaki zuen eta horrela, Ordiziak berdintzeko aukera aprobetxatu zuen. Hala ere, joko ona zelairatu zutela uste dute Beti Gaztekoek eta horrela segituko dute lanean.

Erregional mailako Gure Txokoak ere banako berdinketa lortu zuen Oiartzun B taldearen kontra. Karla Lekuona anexoan jokatu zuten eta hauek ere pozik gelditu ziren emaitzarekin, maila bereko bertze taldeen partiduak nola joan ziren ikusi ondotik. Beratarrek galdu gabe segitzen dute eta igoera fasea jokatzeko helburua bertan dute. Sailkapeneko bigarren postuan daude, 16 punturekin, Landetxarekin berdinduta. Lehen postuan, Trintxerpe dago kokaturik puntu bat gehiagorekin.

Nafarroako Ligako Lehen maila autonomikoko Baztanek ere puntuak banatu zituen San Miguel taldearekin. Hauek ere banako berdinketa lortzeko gai izan ziren, partidu guztian zehar gibeletik joan ondotik. Elizondora punturik batu gabe bueltatuko zirela pentsatu zutenean aldiz, puntu bat poltsikoratu zuten, denboraldia aitzinera joan ahala garrantzitsua izan daitekeena.

Azkenik, Prefente mailan ari den Doneztebek Kasedan utzi zituen puntu guztiak. Beti Casedano izan zuten aitzinean eta 1-0eko markagailuarekin bukatu zen hauen arteko partidua. Aurkariak penalti bidez sartu zuen gola, eta doneztebarren iritziz gaizki markatutako penalti bat izan zen. Euren taldeko jokalari batek area barruan baloia kontrolatu eta errebotean besoan jo zion. Epaileak orduan, penaltia zela erabaki zuen eta Beti Casedanok aukera aprobetxatu zuen. Sentsazio gazi-gozoekin bueltatu ziren etxera doneztebarrak, baina oraindik ere entrenamenduetan egiten ari diren lana baliagarria dela sinetsita. 

(Argazkia: Beti Casedano)

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika