BAZTAN-BIDASOALDEKO TALDE BAKAR BATEK ERE EZ DU GARAIPENIK LORTU ASTEBURUAN
Futbola

BAZTAN-BIDASOALDEKO TALDE BAKAR BATEK ERE EZ DU GARAIPENIK LORTU ASTEBURUAN

Beti Gazteko bi taldeek eta Baztanek galdu egin zuten eta Gure Txokoak eta Doneztebek berriz, berdindu

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusienen artean bakar batek ere ez zuen garaipenik lortu asteburuan. Beti Gazteko emakume eta gizonezkoek porrot bana jaso zituzten, baita Baztanek ere. Gure Txokoak eta Doneztebek aldiz, markagailuan berdinketa lortu zuten eta beraz, jardunaldiko puntuak banatu zituzten aurkariekin.

Gipuzkoako Ligako Ohorezko Erregional mailako emakumeek 0-1 galdu zuten Azpeitiako Lagun Onak taldearen kontra. Mastegin aritu ziren bi taldeak eta azken momentuan galdu zituzten lesakarrek puntuak. Ainara Otxoteko bigarren entrenatzailearen iritziz, jokoz kanpo sartutako gol bat izan zen, baina epaileak ez zuen horrela ikusi eta beraz, garaipena azpeitiarrei eman zien. Hala ere, emakumeek lan ona egin zutela erran du Otxotekok, eta entrenamenduetan landutakoa ongi barneratzen ari direla.

Maila eta klub bereko gizonezkoek ere Tolosaren kontra 2-1 galdu zuten pasa den igande arratsaldean. Zubietan aritu ziren elkarren kontra eta hauek ere azken minutura arte saiatu ziren markagailuari buelta ematen. Javier Escagües entrenatzaileak adierazi duenez, Iñigo Etxegaraiek jarri zuen 2-1ekoa lesakarrentzat, baina ez zen nahikoa izan puntuak banatzeko.

Erregional mailako Gure Txokoak aldiz, hutsera berdindu zuen Dunboa Eguzkiren kontra. Ganix Zubieta entrenatzaileak onartu du, urte bukaerarako gelditzen diren lau jardunaldietatik guttienez hiru irabazi beharko dituztela, denboraldiko bigarren zatian, igoera fasea jokatu ahal izateko.

Nafarroako Ligan berriz, Baztanek eta Doneztebek galdu eta berdindu egin zuten, hurrenez hurren. Lehen maila autonomikoko Baztanek Artajones taldearen kontra 1-0 galdu zuen. Liga honetan partidu guztiak zailak direla erran du Iban Romo entrenatzaileak eta kanpoan are gehiago. Bisitari moduan galtzen dituzten puntuak beraz, etxean berreskuratu beharko dituzte baztandarrek.

Preferente mailako Doneztebek azkenik, bana berdindu zuen Ilunberri taldearen kontra igande arratsaldean. Aimar Jabalerak aitzindu zuen taldea markagailuan eta neurketa 0-1ekoarekin bukatuko zela uste zutenean, aurkariak emaitza berdindu zuen eta horrela, puntuak ere banatu behar izan zituzten. Joel Gil bigarren entrenatzaileak doneztebarrak etxera zapore gazi-gozoarekin bueltatu zirela erran du eta heldu den igandean, etxean, sentsazio hau irauli nahi dutela. 


REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika