BAZTAN-BIDASOALDEKO TALDEEN ARTEAN SOILIK BAZTANEK BATU DITU PUNTUAK ASTEBURUN
Futbola

BAZTAN-BIDASOALDEKO TALDEEN ARTEAN SOILIK BAZTANEK BATU DITU PUNTUAK ASTEBURUN

Baztandarrek Murchante garaitu zuten Giltxaurdin 5-0eko markagailuarekin

Baztan-Bidasoaldeko futbol klubetako talde nagusienek ez dute zorterik izan asteburuko partiduetan. Soilik Baztanek batu ditu bostgarren jardunaldiko hiru puntuak, Murchanteri 5-0eko markagailuarekin irabazita. Iban Romo entrenatzaileak aipatu duen moduan, taldeak nagusitasunarekin garaitu zuen aurkaria eta indarberrituta dago orain, Kopako bi neurketari aitzin egiteko.

Doneztebek berriz, 6-2 galdu zuen Itaroa Huarte B taldearen kontra. Atsedenaldira bana berdinduta ailegatu ziren bi taldeak, baina bigarren zati osoa bat guttiagorekin jokatu zuten doneztebarrek. Honi buelta ematen saiatu baziren ere, eragina izan zuela emaitzan onartu du Joel Gil bigarren entrenatzaileak. Orain, Kopa dela eta, bi astez partidurik jokatu gabe egonen dira Doneztebekoak eta lanean segitzeko eta akatsak zuzentzeko aprobetxatuko dute atsedenaldia.

Lesakan ere, Ohorezko Erregional mailako Beti Gazteko emakume eta mutilek porrot bana jaso zuten asteburuan. Emakumeek ortziralean jokatu zuten etxean, Zumaiakoren kontra, eta 2-0eko emaitzarekin galdu zuten. Lehen zatian ailegatu ziren aurkariaren bi golak eta, bigarren zatian markagailua iraultzeko aukerak izan bazituzten ere, lesakarrek ez zuten atean asmatu. Hala ere, azken minutuetan euren jokoa zelairatzeko gai izan ziren eta horrek itxaropena ematen die hurrengo partiduetarako, Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak azaldu duenez. Gizonezkoek ere puntuak galdu zituzten Bergaran. Berdinduta ailegatu ziren neurketaren bukaerara, Javier Escagües entrenatzaileak erran duen moduan, baina euren atean sartutako gol batek garaipena erraztu zien Bergarakoei, 2-1eko behin-betiko emaitzarekin.

Azkenik, Erregional mailako Gure Txokoa taldeak hiruna berdinduta bukatu zuen Behobiaren kontra Artian jokatutako partiduan. Irabazteko ahalegin guztiak egin zituzten beratarrek, baina etxekoek euren zelaiaren baldintzak aprobetxatuta, puntuak bien artean banatzea lortu zuten. Ganix Zubieta entrenatzaileak ere denboraldiko bigarren jardunaldi honen nondik norakoak kontatu ditu. 


REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika