BAZTAN ETA MALERREKAN EMAKUMEEN LAXOA TALDEA SORTU NAHI DUTE

Urrian edo azaroan tailer bat egiteko asmoa azaldu dute inguruko neska gazteak pilota modalitate honetan trebatzeko helburuarekin

Baztan eta Malerrekako Laxoa Elkarteak ikasturte honetarako helburu berriak ezarri ditu. Horien artean, emakumeen laxoa taldea sortzea da burutan duten lehen lana. Iruritan eta Donezteben elkartzen dira astero entrenamenduak egiteko, baina orain arte soilik gizonezkoak aritu dira pilota modalitate honetan. Hemendik aitzinera, eskualdeko eta inguruko herrietako emakume gazteak laxoa probatzera animatu nahi dituzte eta, ahal bada, talde bat sortzeko asmoa dute. Lehen pausuak emateko, urrian edo azaroan tailer bat egin nahiko lukete, jendearen interesa ikusteko eta jokalariak trebatzen hasteko. Oraindik ez dute data zehatzik, baina jendearekin solastuko dira hitzordua egiteko. Edonola ere, udaberri aldera bertze tailer bat antolatzeko saiakera eginen dute, eta heldu den ikasturtean ere helburu berari eutsiko diote. Honez gain, dagoeneko lauzpabost emakume interesatuak badira, Laxoa Elkarteak jakinarazi nahi du prest duela material guztia, baita entrenatzaileak ere, edozein momentutan taldea osatu eta astero-astero entrenatzen hasteko.

Joxe Mari Zalaburu, Laxoa Elkarteko ordezkaria: 


LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika