BAZTANEK BINA BERDINDU ZUEN CORELLANOREN KONTRA
Futbola

BAZTANEK BINA BERDINDU ZUEN CORELLANOREN KONTRA

Denboraldiko lehen neurketan puntu bat batu zuten baztandarrek, gehiago izaten ahal zirenaren sentsazioarekin

Baztan KE-k denboraldiko lehen jardunaldia jokatu zuen pasa den asteburuan etxean, Giltxaurdin. Corellano taldea izan zuen aitzinean eta neurketa gorabeheratsu baten ondotik, puntuak banatuta bukatu zuten partidua, binako markagailuarekin.

Pozik, baina garaipenak ihes egin zienaren sentsazioarekin bukatu zuten Baztango jokalariek denboraldiko lehen neurketa. Corellano talde indartsua jaso zuten etxean eta berdinketa lortzea ona dela aipatu du Iban Romo entrenatzaileak. Hala ere, aitzinetik egon ziren partiduaren azken minutuetan eta ia lehen jardunaldiko hiru puntuak Baztanen gelditu ziren. Horregatik, zapore gazi-gozoa gelditu zaio taldeari.

Edonola ere, denboraldi guztia dute aitzinetik eta Baztango jokalariak dagoeneko heldu den asteburuko partiduan pentsatzen ari dira buru-belarri. Hain zuzen ere, Aoiz bisitatuko dute larunbat honetan (irailaren 9an), 18:30ean. Aurkari honek 3-1eko emaitzarekin porrota jaso zuen pasa den astean Ondalan taldearen kontrako neurketan.

Iban Romo Baztan taldeko entrenatzaileak lehen jardunaldiko balorazioa egin digu.

(Argazkia: CD Corellano) 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika