01 Ira, 2023
Iban Romok entrenatzen duen taldea Nafarroako Ligako Lehen maila autonomikoan arituko da bertze urte batez
Baztan KE-k iraileko lehen asteburu honetan emanen dio hasiera aurtengo denboraldiari. Hain zuzen ere, bihar (irailaren 2an), arratsaldeko 19:00etan jokatu du 2023/24ko lehen jardunaldia. Etxean arituko da, Giltxaurdi zelaian, eta bertan Corellano taldea jasoko du. Nafarroako Ligako Lehen maila autonomikoan arituko dira baztandarrak bertze urte batez, eta Iban Romo entrenatzaileak adierazi duenez, gogotsu eta indartsu daude. Uztailaren lehenean hasi zituzten aurrendenboraldiko prestaketak, orain dela bi hilabete zehazki. Talde nahiko berria dute eta gaztea, Jubenil mailako hainbat jokalari igo direlako aurten. Hauek denak elkartzeko helburuarekin egon dira lanean azken asteotan eta zenbait lagunarteko ere jokatu dituzte. Emaitza onak eta txarrak bildu dituzte, baina kontent dago Romo osatutako taldearekin eta lehiaketarako martxa hartzeko gogoz daude.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...