BAZTANEK IRABAZI, DONEZTEBEK BERDINDU ETA BETI GAZTEK GALDU EGIN DU ASTEBURUKO JARDUNALDIETAN
Futbola

BAZTANEK IRABAZI, DONEZTEBEK BERDINDU ETA BETI GAZTEK GALDU EGIN DU ASTEBURUKO JARDUNALDIETAN

Hala ere, hiru taldeek sentsazio onak dituzte denboraldi hasiera honetan

Denboraldiko jardunaldi berri bat jokatu zuten asteburuan, Baztan, Doneztebe eta Lesakako gizonezkoen talde nagusienek. Baztandarrek garaipenarekin bukatu zuten denboraldiko hirugarren jardunaldia, Doneztebek berdindu egin zuen eta azkenik, Beti Gaztek galdu, Gipuzkoako Ligako bigarren partiduan.

Baztango entrenatzailea den Iban Romo pozik azaldu da, pasa den larunbatean, etxean lortutako garaipenarekin. 1-0 irabazi zion Lehen maila autonomikoko taldeak Gares aurkariari. Giltxaurdin hiru puntuak irabaztea garrantzitsua da baztandarrentzat eta honek indarra emanen die heldu diren jardunaldietarako. Doneztebek berriz, bina berdindu zuen Atarrabian, Beti Onak B taldearen kontra. Aitzinetik jarri zen atsedenaldirako bidean Joel Gilek entrenatzen duen taldea, baina etxekoak berdintzeko gai izan ziren. Azkenik, puntuak banatuta bueltatu ziren etxera doneztebarrek, eta oraindik partidurik galdu gabe.

Bertzalde, Gipuzkoako Ligako gizonezkoen Ohorezko Erregional mailan ari den Lesakako Beti Gazte taldeak galdu egin zuen, pasa den ortziralean, Zumarragan. Urola taldea izan zuten aurkari eta 3-1eko markagailuarekin porrota jaso zuten lesakarrek. Hala ere, Javier Escagües entrenatzaileak aipatu duenez, sentsazio onak ditu taldeak, ongi jokatu zutelako, eta saiatzen segituko dute golak ailegatu bitarte. 


REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika