“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
02 Mai, 2024
Doneztebek berriz, bana berdindua zuen Mendi taldearekin
Maiatzaren lehenean jardunaldia jokatu zuten Nafarroako Ligako jokatzen duten Baztan-Bidasoaldeko bi talde nagusiek. Lehen maila autonomikoko Baztanek 4-0 irabazi zuen Amigo taldearen kontra etxean. Nagusitasuna erakutsi zuten Giltxaurdin eta, hasieran kosta egin bazitzaien ere, garaipen ona lortu zuten baztandarrek. Iban Romo entrenatzaileak aipatu duenez, denboraldia bukatzeko lau jardunaldiren faltan, matematikoki lortu dute urteko helburu nagusia: maila mantentzea. Taxoaren jokatuko dute hurrengo partidua, Iruñaren kontra, larunbatean (maiatzaren 4an), 16:30ean.
Preferente mailako Doneztebek berriz, 1-1 berdindu zuten Mendi taldearekin. Irabazten hasi ziren doneztebarrak, partidua hasi eta 3. minutuan sartutako golari esker. Hala ere, aurkariak penalti baten bitartez berdindu zuen markagailua eta puntuak banatuz bukatu zuten jardunaldia. Joel Gil bigarren entrenatzaileak adierazi duenez, zapore gazi gozoarekin bukatu zuten neurketa, baina heldu den igandean irabaziz gero, baliagarritzat emanen dute Mendigorrian lortutako puntua. Igandean etxean ariko dira, 17:15ean, Iruntxiki taldearen kontra.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...