BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Futbola

BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN ASTEBURUKO EMAITZAK

1.Erregional mailan aritzen den Mariño izan zen asteburuko garaile bakarra. Ugalde-Ventaseko berdegunean 5-0 jipoitu zuen Orereta Kafea taldea.

Emakumezkoen Ohorezko Erregional maila.

Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan, Behe Bidasoa Eskualdeko bi taldeak elkarren aurka jokatu zuten, Beti Gaztek eta Mariñok. Neurketa bana bukatu zen eta puntu bana erdietsi zuten bi taldeek. Beti Gazte hasi zen neurketan agintzen, falta bidez egin zuen 1-1ekoa, baina azkar batean eta zortea alde, Mariñok azkeneko 1-1ekoa egin zuen.

Sailkapenari erreparatzen badiogu, 12 puntu eskuratu dituelarik Mariño hirugarren postuan dago kokatuta eta 9 punturekin Beti Gazte bosgarren sailkatua da.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional maila. 

Real Unionen harrobiko taldeak ez du Gipuzkoako Kopa jokatuko, baina Lesakako Beti Gaztek Hirugarren mailara igotzeko faseari asteburuan ekin dio. Ekin bai, baina ez modurik onenean; izan ere, finalerdietako joaneko partiduan, Aretxabaletak 2-0 mendean hartu zuen Beti Gazte. Datorren astean itzuliko neurketa jokatuko dute Lesakan eta behintzat, bi gol egin beharko ditu Beti Gaztek neurketa luzapenera bidali nahi badu. Finalera sailkatzeko, hiru gol egin beharko ditu talde lesakarrak. Zaila da, baina aurtengo denboraldian gol kopuru handiak sartzeko kapaza dela erakutsi du Beti Gaztek.

1. Erregional maila.

Gizonezkoen 1.Erregional mailan, Behe Bidasoa eskualdeko lau taldeetatik hiruk porrota jasan zuten. Garaipena erdietsi zuen bakarra Mariño izan zen, eta nola gainera. Irundarrek 5-0 jipoitu zuten Orereta Kafea taldea eta sailkapeneko hirugarren postuan sendo segitzen dute (18 puntu).

Porroten aldetik, Dunboa Eguzkik 2-4 galdu zuen Astigarragako Mundarroren aurka, Trintxerpek 3-2 mendean hartu zuen Behobia eta Touring eta Landetxaren artekoa 3-0rekin bukatu zen Orerretarren alde.

Sailkapenean, Dunboa Eguzki seigarrena da (8 puntu), Landetxa zazpigarrena (7 puntu) eta Behobia azkenaurrekoa (5 puntu). 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika