BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Futbola

BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN ASTEBURUKO EMAITZAK

Mariño eta Real Union B-ren garaipenak nabarmendu dira. Dena den, Kepa Esnaolak, Irungo taldearen harrobiko gidaritza lanak utziko dituela erabaki du.

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila

Mariñok garaipen handia erdietsi du asteburu honetan. Etxetik kanpo 1-3 Ostadarri irabazi zion eta sailkapeneko lehen postuetara itzuli da. Jardunaldia hasi aurretik, sailkapeneko bosgarrena zen talde irundarra eta bigarren sailkatu bezala bukatu du astea. Hamar puntu batu dituelarik, hiru puntu besterik ez dizkio ateratzen Añorga liderrak.

Hain zuzen ere, Beti Gaztek mesede handia egin zion talde irundarrari. Lesakarrek ordura arte sailkapeneko bigarren postua betetzen zuen Intxaurdi-Oiartzunen aurka jokatu eta irabazi zuen. 2-1 bukatu zen neurketa eta nahiz eta markagailuak berdintasuna adierazi, Beti Gazte neurketako jaun eta jabe izan zen. Lesakarrak 7 puntu dituzte sailkapenean eta bosgarren sailkatuak dira.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila 

Kepa Esnaolak denboraldi honetara arte zuzentzen zuen taldeak garaipenarekin itxi du denboraldia; izan ere, azken neurketa honetatik aurrera, Kepa Esnaola taldeko teknikari izateari utziko dio. Allerruk ezin izan zuen Ugalde-Ventaseko berdegunean puntu bakar bat ere batu, 3-2 gailendu zen Real Union B. Garcia Ettaoiulenek aurreratu zuen 1-0 talde irundarra, Agirregomezkortak 1-1ekoa egin zuen Allerrurentzat, Rodrigok eta Vicentek 3-1 handitu zuten Real Union B-ren aldea eta neurketaren ondarrean, Sanchezek Allerruren bigarren eta azken gola erdietsi zuen. Emaitza honekin eta sailkapeneko lehen lau sailkatuen artean bukatu ez duenez lehen fasea, denboraldiko helburua bete gabe, Real Unionen harrobiko taldeak zazpigarren postuan bukatutzat eman du 2020-2021 ezohiko sasoia.

Lesakako Beti Gazteren denboraldia oso bestelakoa izaten ari da. 20 punturekin sailkapeneko lehen postuan bukatu dute denboraldiko lehen fasea eta lider gisa, bi aste barru, hirugarren mailara igotzeko fasea jokatuko du. Azken jardunaldian, 2-0 irabazi zion mailako azken sailkatua izan den Euskalduna talde zumaiarrari.

Gizonezkoen 1.Maila Erregionala

1.maila Erregionalean, Behe Bidasoa eskualdeko taldeek mota guztietako emaitzak erdietsi dituzte. Landetxaren eta Dunboa-Eguzkiren arteko derbia 2-2ko berdinketarekin bukatu zen. Bestalde, Mariñok etxetik kanpo 0-4 jipoitu zuen Allerru eta Behobiak porrot berri bat jasan zuen. Astigarrako Mundarrok 2-0 garaitu zuen Irungo Artia auzoko taldea. Gauzak horrela, laugarren postuan eta 12 puntu eskuratu dituelarik, Mariño da sailkapenean egoera hobean aurkitzen den taldea. Bere atzetik, bosgarren postuan, Dunboa Eguzkik 8 puntu ditu eta Landetxak, 6 puntu lortuta, sailkapeneko zazpigarren postua betetzen du. Behobiak lau puntu erdietsi ditu soilik denboraldi honetan eta sailkapeneko azken aurrekoa da. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika