BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN EMAITZAK
Futbola

BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN EMAITZAK

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

Esku hutsik bueltatu zen Real Unionen harrobiko taldea Añorgako Rezola futbol zelaitik. Bigarren zatian hiru gol jaso zituen Kepa Esnaolak zuzentzen duen taldeak eta porrot berri bat batu zuen. Mailaz igotzeko zituen aukerak, Añorgak 3-0 irabazi ostean, agortu zaizkio Real Union B-ri; beraz, kontsolamenduko bigarren fasea jokatuko du bi aste barru. Lehen bi golak bi minuturen buruan egin zituen Añorgak (Manterolak 51.minutuan eta Urangak 53.minutuan). Hirugarrena, aldiz, zelaian sartu berria zen Azpirotzek egin zuen (71.minutuan). Datorren astean, Allerru aurkari zuzena jasoko du talde irundarrak Ugalde-Ventaseko zelaian, lehen faseko azken jardunaldia izango da.

Bestetik, Beti Gazte liderrak denboraldi honetako lehen porrota jasan zuen. Oreretan Touringen aurka lehiatu zen eta lesakarrek 3-2 galdu zuten norgehiagoka. Real Unionekin alderatuta, Beti Gaztek bai igoerako faseko ligaxka horretan izango da. Denboraldi bikaina egiten ari dira lesakarrak.

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila  

Bi asteren ostean eta Aste Santuko oporrak igarota, Mariñok Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailari dagokion jardunaldi berria jokatu zuen. Ugalde-Ventas futbol zelaian aritzen den taldeak, azken asteetan, behera egin zuen sailkapenean eta horri buelta emateko helburuarekin lehiatu ziren bart arratsaldean. Hernani taldea 3-0, nagusitasunarekin, garaitu zuen Mariñok eta hiru puntu berri horiekin, sailkapeneko laugarren postura igo da.

Bestetik, Lesakako Beti Gaztek ere bere neurketa jokatu zuen. Kasu honetan, Añorga liderra izan zuten aurrean eta nahiz eta etxean jokatu, Añorgak bere maisutasuna erakutsi zuen berdegunean 2-0 irabazteko.

Preferenteko lehen maila 

Gizonezkoen lehen maila erregionalean ere neurketak jokatu ziren. Horietako bat Irungo auzoen arteko derbia izan zen. Behobia eta Landetxaren aritu ziren nor baino nor gehiago eta Artia auzokoak 2-1 gailendu ziren Landetxari. Dunboa-Eguzkik ere hiru puntu batu zituen, 3-2 irabazi zion San Jose Obrero zelaian Allerruri eta Mariñori dagokionez, 2-0 mendean hartu zuen Trintxerpe.

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika