BEÑAT ELZO LASTERKETAREN ZORTZIGARREN EDIZIOA OSPATUKO DA AZAROAREN LEHENEAN

Goizeko 11:00etan emanen zaio irteera mendi lasterketari Hondarribiako Kirol Kaian

Beñat Elzo hondarribitarraren omenez antolatzen den mendi lasterketak zortzigarren edizioa ospatuko du aurten, azaroaren lehenean. Sportmundik antolatutako proba honek ohiko ibilbidea izanen du, eta lasterketa nagusiaz gain ere, mendi martxa eta haurrendako lasterketa egonen dira.

Zortzigarren aldiz ospatuko da aurten Beñat Elzoren omenezko mendi lasterketa, hondarribitarraren heriotzaren hamargarren urteurrena betetzen den egun berean. Urteroko moduan, goizeko 11:00etan emanen diote irteera lasterketari Hondarribiako Kirol Kaian, eta partehartzaileek 10 kilometro osatu beharko dute Higer Itsasargiraino. Horren aitzinetik, 9:00etan, mendi martxa hasiko da, ibilbide bera oinez egin nahi duten guztientzat. Ondotik eta bukatzeko, 12:30ean, haurren lasterketa ospatuko da.

Izen ematea irekia dago dagoneko, kirolprobak.com webgunean. Internet bidez egiteko azken eguna igandea izanen da, urriaren 29an, baina egun berean izena emateko aukera ere egonen da. Horrez gain, egun hauetan, Kofradia dendan (Txiplao) ere izena eman daiteke. Dortsalak berriz, azaroaren lehenean bilduko dira, probaren aitzinetik. Aurten, biltzen den diru guztia ASErentzat (Angelman Sindromearen Elkartea) izanen da. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika